Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Dibulgazioa

Haur eta gazteak

Zientzia LIVE!

Get the Flash Player to see this player.

 

Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen berri bat da Zientzia LIVE! Aurten, bigarren aldiz eskainiko da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetan. Zientzia LIVE!-ren helburua da zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gure gazteei, haien zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko.

Zientzia LIVE! zientzia ikastetxeetara gerturatzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira.


Parte-hartzaileak

Zientzia LIVE! programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, haien curriculumarekin lotutako gaiak jorratuko baititu.

Emanaldien iraupena

Emanaldiak, hau da, hiru tailerren saioak, ordubete inguru iraungo du, guztira.


Parte-hartzaileen kopurua

Tailer bakoitzean gehienez 20 ikaslek hartuko dute parte, emanaldi bakarrean, betiere taldeak tailerka osatuta. Behar izanez gero, bi emanaldi jarraian antolatu daitezke, ikasle-kopurua handia bada. Oro har, malgutasunez eta ikastetxearekin adostuta kudeatu behar da talde-antolaketa.

Irakasleen parte-hartzea

Irakasleen laguntza beharrezkoa da begirale-taldeari harrera egiteko eta ikasleak haien esku daudela bermatzeko. Emanaldiko tailerretan parte hartzea borondatezkoa da.


Begiraleak

Tailerretako esperimentuak horretarako prestakuntza jaso duten begiraleek zuzenduko dituzte, betiere Elhuyar Fundazioko arduradun baten koordinaziopean. EHUko zientzia-ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak izango dira begiraleak, eta gutxienez bi egongo dira tailerreko. Guztira, beraz, sei begirale egongo dira ordubeteko emanaldi batean


Tailerretako gaiak

Emanaldi bakoitza hiru tailerrek osatuko dute. Tailer bakoitzean, gai bati buruzko fenomeno zientifiko harrigarriak azaleratuko dituzten zientzia-esperimentuak egingo dira.

1. tailerra :

GASAK ETA PRESIOAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Telefono mugikorra.
- Freskagarri-potoa.
- Helioa eta sufre
hexafluoruroa.

2. tailerra :
MATERIALAK
- Flubber-a.
- Superbola
- Elur artifiziala.

3. tailerra
NITROGENOA ETA TENPERATURA BAXUAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Lorea.
- Hotz-testa.

Arduraduna: Irati Kortabitarte

i.kortabitarte@elhuyar.com

 

MINISTERIO DE CIENCIA E INNOVACIÓN  FECYT

Zientzia Udalekuak

 

Elhuyar Fundazioak Zientzia Udalekuak jarri ditu martxan 2010eko udan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Udalekuen ardatza da aisialdia eta zientzia-ekintzak eta -tailerrak uztartzea. Proiektuaren zuzeneko helburuak, bestalde, hauek dira:
  • 12-16 urte bitarteko gazteei aisialdiko udalekuen eskaintza egitea.
  • Gazte horiei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea
  • Gazteen artean zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea.
  • Aisialdia eta zientzia uztartzea.
Udalekuei buruzko informazioa hemen duzu.
Arduraduna: Danel Solabarrieta
d.solabarrieta@elhuyar.com

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar Olinpiada
Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi
Bi kulturak
Bi kulturak
11,40€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara