Zientzia.net webgunea 2001. urtean sortu zen helburu garbi batekin:
Zientzia eta teknologia euskaraz modu atsegin eta ulerterrazean gizarteratzea, betiere zorroztasunari uko egin gabe.
Webgunea erreferente bihurtu da askorentzat. Zientzian zaletuek, eskoletako eta unibertsitateetako ikasle eta irakasleek, ikertzaileek, kazetariek... arlo guztietako jendeak erabiltzen du webgunea. Hain justu, horixe da zientzia.net-en helburua, ahalik eta publiko zabalenera iristea.
Artikuluak, dosierrak, argazkiak, bideoak, audioak, Euskal Herrian egiten diren ekitaldi zientifikoen agenda, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren Interneteko bertsioa, dibulgazio-liburuen iruzkinak, zientzia-hiztegiak eta abar aurkituko dituzu Zientzia.net-en.
Arduraduna: Egoitz Etxebeste
e.etxebeste@elhuyar.com