Zientziaren Astearekin bat eginez, Teknoskopioa lehiaketa jartzen dugu martxan urtero Elhuyar Fundazioan.
Teknoskopioak ikertzaile-, asmatzaile- edo sortzaile-lanetan jartzen ditu gazteak: gaur egungo eta inguruko ikerketa, garapena eta berrikuntza hurbildu nahi dizkie gazteei.
Hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilentzat da, gehienbat, Teknoskopioa ideia-lehiaketa; hau da, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat, baita ziklo ertaineko ikasketak egiten ari direnentzat ere.
Banaka edo taldeka (gehienez ere, hiru lagun blog bakoitzeko) har daiteke parte lehiaketan. Batez ere gazteentzako ekimena den arren, zenbait hezkuntza-alorretako irakasleentzat ere baliagarri izan daitekeelakoan gaude antolatzaileok, ikasleekin zenbait gaitasun zeharka lantzeko tresna egokia da eta.
Helburu orokor hauek ditu Teknoskopioak:
Arduraduna: Eneritz Muguruza
e.muguruza@elhuyar.com