1999ko otsailean eman zuten lehenengo aldiz Teknopolis telebista-saioa. Publiko orokorrari zuzenduriko programa da, eta hau du helburu: Euskal Herriko eta mundu osoko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren berri ematea.
Erreportajeak, elkarrizketak, egungo albisteak, oinarrizko zientzia..., 30 minutu irauten ditu programak. Bizia, atsegina eta entretenigarria da. Euskaraz eta gaztelaniaz ematen da Teknopolis, euskal telebista autonomikoko (ETB) hiru kanaletan. Lantaldea zortzi zientzialari eta kazetarik osatzen dute; ikusle-kopurua, berriz, 60.000 ingurukoa du, astean.
teknopolis.elhuyar.org
Zuzendaria: Beñar Kortabarria
b.kortabarria@elhuyar.com