Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Sariketak

CAF-Elhuyar Sariak

CAF_Elhuyar sariak

CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz abiatu ziren sariak.

Elhuyar Fundazioaren ardatzetako bat zientziaren komunikazioa izanik, zientzia- eta teknologia-gaien euskarazko zabalkundea sustatzea du helburu sariketak. 

Hamabost urteko ibilbidean, 250 lan inguru jaso ditu sariketak, 60 sari banatu ditu, eta euskarazko sei dibulgazio-libururen argitalpena sustatu du.

CAF-Elhuyar Sari berriek Elhuyarren CAF-Elhuyar Sariak eta Basque Research Tesi Sariak dituzte oinarri. CAF-Elhuyar Sariak zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko sortu ziren; Tesi Sariak, berriz, euskal ikertzaile gazteen lanak ezagutarazteko. CAF-Elhuyar Sari berriak bi sariketa horiek bildu egin ditu, eta bi esparru berrietara zabaldu da: gazteentzako zientzia-narrazio lanetara, batetik, eta komunikabideek euskaraz egiten duten zientzia-kazetaritzara, bestetik.

 CAF-Elhuyar Sarien kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak:
    • Dibulgazio-artikulu orokorrak 2000 €
    • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak 2000 €
  • Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak 5000 €
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak 2000 €

Lanak aurkezteko epea: 2010eko urtarrilaren 31

Oinarriak deskargatu

Harremanetarako: cafelhuyarsariak@elhuyar.com

Sarituak

. edizioa
1. saria Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra Artaetxebarria Artieda, Xabier
2. saria Ardagaiak, basoak pizten dituzten txinpartak Aizpurua Arrieta, Ostaizka / Alberdi Estibaritz, Antton
3. saria Polimeroak, minbiziaren aurkako terapiako Troiako Zaldiak Perez Alvarez, Leire / Artetxe Pujana, Maite
Gazteentzako sari berezia Haptika edo ukimenaren ustiapena Zabala Larrañaga, Xabier
. edizioa
1. saria Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino Urbieta Artetxe, Aitor
2. saria Ilargiaren alde ezkutua Azkargorta Aretxabala, Jon
3. saria Egur hila, erreka bizia Aristegi Urkia, Lide
Dibulgazio-liburua idazteko beka Metafisikaren historia zientifikoa
Gazteentzako sari berezia Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? Artaetxebarria Artieda, Xabier
. edizioa
1. saria Ubideetako heriotzak. Energia 'berdearen' ondorio beltza Elosegi Irurtia, Migel Mari
2. saria Sexuen arteko lehia eta bisigua Cancio Uriarte, Ibon
3. saria Zeri begira zaude? Begiei begira Villanueva Larre, Arantxa
Gazteentzako sari berezia Xafla iragazgaitza: bike berria Goikoetxeaundia Garmendia, Goretti
. edizioa
1. saria Burdinbideen iraultza Unzueta Garcia, Hibai
2. saria Zaharrak berri Arbelaitz Ubegun, Estibaliz
3. saria Arrainak, geneak eta txipak: poluzioaren aurrean adierazteko askatasuna Cancio Uriarte, Ibon / Bilbao Castellanos, Eider
Dibulgazio-liburua idazteko beka Biziaren gidaliburua denontzat
Gazteentzako sari berezia Maite haugu, zorion Aristegi Urkia, Igor
. edizioa
1. saria Gure alde basatian barna Arrate Larrañaga, Begoña
2. saria Kakalardoak, basoko berriemaileak Lapaza Rodriguez, Jokin / Mendez Manuel, Manuel / Salaberria de Miguel, Eneko
3. saria A zer molekula-usaina! Odriozola Agirre, Ibon
Gazteentzako sari berezia Ozono-geruzaren zuloa Gorrotxategi Zipitria, Mikel
. edizioa
1. saria Meandroetako mina Lakar Iraizoz, Oihane / Izagirre Igartua, Oihana
2. saria Replikantearen jazz-arima Lopez de Ipina, Karmele / Ezeiza, Aitzol / Lopez de Ipina, Montxo
3. saria Kafeina: behar bihur daitekeen plazera Callado Hernando, Luis Felipe / Pineda-Ortiz, Joseba / Mendiguren Ordorika, Aitziber
Dibulgazio-liburua idazteko beka Kepa Altonaga: "Idazle klasikoetan, laiko bakarra Jean Etxepare medikua zen"
Gazteentzako sari berezia Izarren energiaren bila Azkune Galparsoro, Gorka
. edizioa
1. saria Kalamua: maria-ren sekretua Pineda-Ortiz, Joseba / Mendiguren Ordorika, Aitziber / Ruiz Ortega, Jose Angel
2. saria Nafarroa Garaiko pagadiak: poluzioaren atzaparretatik ihes egin ezin duen altxorra Amores Olazagirre, Gustavo
3. saria Kleopatra, perlak eta luxua Apraiz Larrucea, Itxaso / Lakar Iraizoz, Oihane
Gazteentzako sari berezia Naturaren seme ezkutuak Azkune Galparsoro, Gorka
. edizioa
1. saria Klonazio 'terapeutikoaren' mitoa: egiak eta gezurrak Escajedo San Epifanio, Leire
2. saria ... eta halako batean sokak agertu ziren Azkune Galparsoro, Gorka
3. saria Ahotsaren bidez mugak gainditzen Anega, Iker / Jubete, Juan Jose / Lopez de Ipina, Karmele
Dibulgazio-liburua idazteko beka Iñaki Peña: “Mikroenpresak hauskorrak izan ohi dira”
Gazteentzako sari berezia Tumore-angiogenesia Orive Arroyo, Gorka
. edizioa
1. saria Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa Alegria Loinaz, Iñaki
2. saria Islandiako lezioa: genomika, arlo pribatuaren eta publikoaren arteko zientzia Etxeberria, Arantza
3. saria Airea girotzeko sistemen arriskuak Sarasua Etxeberria, Arantxa / Umaran Sanchez, Adelaida
Idazle berrientzako sari berezia Non da Ternuako bakailaoa? Murua Aurizenea, Hilario
. edizioa
1. saria Epaimahaiak eman gabe utzi zuen
2. saria Ordenagailuez harantzago Morillo Grande, Fernando
3. saria Heroina: mende honetako izurritea Larrinaga Enbeita, G. / Pineda-Ortiz, Joseba
Dibulgazio-liburua idazteko beka Armand David: ezpeletar bat pandaren erresuma ikertzen
. edizioa
1. saria Tropikoetatik ekarritako oroigarriak Sarasua Etxeberria, Arantxa / Umaran Sanchez, Adelaida
2. saria Erraldoi herrena (Zientziaren alderdi ilunak) Morillo Grande, Fernando
3. saria Gasteizko hiri inguruko berdeguneak kudeatzeko geografia-informazioko sistema baten garapena Sarasua Garmendia, Asier
. edizioa
1. saria Cacyreus marshalli: zure geranioak jan(go) dituen tximeleta Pagola Carte, Santiago
2. saria Aledun, labore, zitu edo zerealak Arotzena Otxotorena, Gerarta Iñaki
3. saria Ehiza: kontserbaziorako tresna? Larrañaga Arrizabalaga, Santiago
3. saria Klonazioaren auzia biologiaren ikuspegitik Umerez, Jon
Hirigintza, ekonomia eta enpresa sari berezia Ingurugiroa eta industria bateratzeko moduan gaude? Barruetabeña Oregi, Leire / Gabiola Anakabe, Lorea
. edizioa
1. saria Azken mohikanoen zurrunbiloa: gutxi izatearen arriskuak Diaz Silvestre, Estibaliz
2. saria Adan de Yarza markesak laga zigun ondarea: pinu-landaketa eta Euskal Herriko hegazti-komunitateak Sarasua Garmendia, Asier
3. saria Positroi igorpenaren bidezko tomografia Campillo, Jose Miguel / Urzelai Pinedo, Ainhoa
3. saria Hegaztien migrazioak, ekologia, fisiologia eta etologia liburua Elhuyar
3. saria Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan liburua Elhuyar
. edizioa
1. saria Eboluzioa bizi artifizialean Etxeberria, Arantza / Ibañez, Jesus
2. saria Zulo beltzaren baporaketa (Hawking efektua) Campillo, Jose Miguel
3. saria Feromonak: usainen hizkuntza harrigarria Sarasua Garmendia, Asier
. edizioa
1. saria Taxola: naturaren bi aurpegien adibide Gracenea Zapirain, Jose Javier
2. saria Erremintetarako zeramiko eta zermet direlakoen diseinu mikroegiturala Barandika Argoitia, Miren Gotzone
3. saria Teknologia berrien harreraz: Papergintzaren hastapenak Hego Euskal Herrian (1755-1842) Zaldua Gonzalez, Iban
Itzuli orriaren hasierara
Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis (2008)
Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis (2008)
14,25€Erosi
Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis (2008)
Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis (2008)
14,25€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Teknoskopioa

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara