Itzuli orriaren hasierara

Ikerketa-proiektuak

STIMULA

Zientzia eta teknologiako gaitasunak estimulatzen hezkuntza-baliabide berritzaileen bidez

Proiektua
 

LIFELONG LEARNING PROGRAMME Centralized / Comenius Multilateral projects / EAC/49/2010 (Europako Batzordea, EACEA) 

 Stimula logoa

  • Proiektuaren hasiera: 2011/11/01
  • Proiektuaren iraupena: 24 hilabete
  • Koordinatzailea: Elhuyar Fundazioa
  • Parte-hartzaileak: Zaragozako Unibertsitatea (Espainia), St Mary’s University College Belfast (Erresuma Batua), Steinbeis ikerketa-zentroa (Alemania), Phaenovum (Alemania) eta National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania)
  • Laguntzaileak: Alemaniako, Errumaniako, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako 12 ikastetxe eta zenbait ikerketa-zentro
 

Proiektuaren laburpena

 

Gaur egun, Europako ekonomiak zientzia eta teknologiako alorretara jo duen honetan, zientzia eta teknologiako gaitasunak ezinbestekoak dira etorkizuneko ekonomia eta gizartea garatzeko. Bestalde, zenbait azterketaren arabera, Europako bigarren hezkuntzako ikasleek ez dute bokaziorik zientzia eta teknologiako ikasketak egiteko.

STIMULA proiektuaren helburua da Europako 12-18 urteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibatzea eta haien bokazioak piztea. Horretarako, hezkuntza-metodologia berritzaileak garatuko dira, lan-mundua (unibertsitatea, ikerketa-zentroak) eta ikastetxeak hurbiltzea ardatz harturik.

Proiektuan, ekimen berritzaileak diseinatu, inplementatu eta balioztatuko dira. Horretarako, ikasleen iritziak kontuan hartuko dira, pertzepzio-azterketa baten bidez. Emaitza horietan oinarrituta, irakasleentzako trebakuntza-plangintza berezia egingo da, ikastetxeak eta zientzia eta teknologiaren esparruko erakundeak elkarlanean arituko dira eta curriculumaz gaindiko ekimenak proposatuko dira. Amaieran, ekimenok ebaluatuko dira.

 

 

Informazio gehiago

http://stimula-project.eu/ 

 

 

 Europako batzordea
Proiektu hau Europako Batzordeak lagundu du diruz. Dokumentu honek egilearen ikuspuntuak adierazten ditu soilik, eta Batzordea ez da bertako informazioaren erabileraren erantzule.  
Itzuli orriaren hasierara
ARMIX max-mix
ARMIX max-mix
11,40€Erosi
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
19,00€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara