Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Dibulgazioa

Haur eta gazteak

BTEK Bizi Teknologia

BTEK, bisitariak jasotzeko zain

BTEKen panoramika
Bisita birtuala egitera gonbidatzen zaitugu.

BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroa martxan da jada, Bilboko Parke Teknologikoan. Euskal Herrian zein mundu zabalean sortzen diren teknologien berri gizarteari ematea du helburu Zentroak, era ludiko eta erakargarrian. Bilboko Parke Teknologikoak sustatu du egitasmoa, eta Elhuyar Fundazioa arduratu da edukiaz.

“BTEK, bizi teknologia”. Erreportaje zabala Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian.

Protagonisten hitzak Norteko Ferrokarrillean.

Erreportajea Teknopolisen.

 

Euskadiko teknologiaren lehenengo interpretazio-zentroa da BTEK. Abangoardiako eraikin batean, punta-puntako baliabideak erabili dira BTEKen eguneroko bizimoduko teknologia azaltzeko eta gure inguruan egiten den I+G+B zabaltzeko. Zentroaren filosofia jolasaren eta emozioen bidez ikastea da.

Proiektuaren sustatzaileak Bizkaiko Teknologia Parkea, Elhuyar Fundazioa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, SPRI S.A. eta Tecnalia korporazioa dira. Museologia- eta museografia-proiektuaren gidaritza egokitu zaizkio Elhuyarri. Bestalde, proiektua aurrera eramateko, honako erakunde hauen babesa dute: Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.

Museoa 2010eko ekainaren 9an inauguratu zen. Hemendik, bisita virtual bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Arduraduna: Aitziber Lasa
a.lasa@elhuyar.com

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar Olinpiada
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi
Hodeietan
Hodeietan
13,30€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara