Gaur egun, 21 lagunek osatzen dugu Zientziaren Komunikazioa saila. Lantaldea, nagusiki, zientzia-ikasketak edo kazetaritza-ikasketak dituzten profesionalek osatzen dugu, eta urteetako eskarmentua dugu zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan. Zientzia-dibulgatzaileez gain, ordea, proiektu-kudeatzaileak ere aritzen dira gurekin.
Lantaldeaz gain, kolaboratzaile-sare egonkor bat dugu, gure proiektu eta zerbitzuen kalitatean eta jakintza- eta irizpide-aniztasunean laguntzeko.
Zientziaren Komunikazioa sailaren arduraduna: Maria Gil

Zientziaren Komunikazioa saileko lantaldea