Haur eta gazteei zuzendutako proiektuak lantzen ditugu. 10-18 urte bitarteko gazteengana zientzia eta teknologia hurbiltzea eta haiengan zientziarekiko, teknologiarekiko eta ikerketarekiko jakin-mina piztea da gure helburua.
![]() |
Helburu horiek lortzeko honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
Edukiak
Gazteengana zientzia eta teknologia modu erakargarrian hurbiltzen egiten dugu lan, eduki zorrotz eta eguneratuak eskainiz.
Horren bi adibide dira Zernola.net (gazteentzako zientzia-edukiak online) eta Irrika.net (gazteak ikerketara eta jakintzara hurbiltzeko Interneteko webgunea) webguneak.
Lehiaketak
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Olinpiada; DBHko lehenengo zikloko ikasleen artean egiten da.
Teknoskopioa lehiaketa; 14-18 urteko gazteentzako ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa eta azoka da
Zuzeneko ekintzak
ZientziaLive! proiektua eskoletara eramaten dugu: gazteentzako zuzeneko zientzia-ekintzak dira, eskoletan egitekoak.
Udan, gazteentzako Zientzia Udalekuak antolatzen ditugu.
Behatoki-lana
Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeko, behar-beharrezkoa da egoeraren diagnostikoa egitea. Horretarako egin dugu Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzio-azterketa 2011.
Ikerketak
Tresna erabilgarriak sortu eta garatu nahian, ikerketa-proiektuetan ere murgilduta gabiltza. Hain zuzen ere, Stimula europar proiektuaren liderrak gara; proiektuaren helburua da zientzia eta teknologiarako gaitasunen estimulazioa lortzera bideratutako hezkuntza-baliabide berritzaileak garatzea.
Arduraduna: Lorea Arakistain