Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Eskolentzako jarduerak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleei zuzenduta, zuzeneko zientzia-esperimentuak eskaintzen ditugu Zientzia LIVE! proiektuaren bitartez.


Ikastetxeetara zientzia gerturatzeko jarduera ibiltaria da, eta emanaldietan zenbait zientzia-esperimentu eskaintzen dira. Emanaldiak eskainiko dituzten begiraleek esperimentuak gauzatzeko eta ikusleei beharrezkoak diren argibideak hizkera xume eta ulerterraz batean eskaintzeko moduko heziketa zientifikoa dute.


Proiektuaren helburu zuzenak, honako hauek dira:

  • Haur eta gazteei zientzia gerturatzea, modu ulergarri eta erakargarrian.
  • Ikasleei zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea.
  • Zientzia ulergarri eta interesgarri egiteko, joko eta esperimentu hezigarri eta erakargarriak gauzatzea.
  • Zientziaren eta egunerokotasunaren artean zubiak eraikitzea.

 

Arduraduna: Irati Kortabitarte
i.kortabitarte@elhuyar.com


 

Fecyt  Ministerio de Ciencia y Tecnología

Itzuli orriaren hasierara
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
15,20€Erosi
Euskal Herriko kostaldea
Euskal Herriko kostaldea
0,00€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara