Elhuyar laborategia
Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia 2008an sortu zen. Zientzia eta teknologiari buruzko hausnarketa eragiteko eta gizarteko eragile guztiak biltzeko asmoa du hain zuzen ere. Elhuyar Laborategia komunikabideen, gizarte- eta kultura-eragileen, hezkuntza-sistemako eragileen, I+G+B sarearen, eta enpresa eta unibertsitateen arteko elkarlana lortzeko kolaborazio-esparru egonkor gisa eratu da.
Helburu nagusi hauek ditu:
- Zientzialari, ikertzaile eta herritarren arteko harremanak sustatzea.
- Zientzia eta teknologiaren inguruko hausnarketa akademiko zein publikoa sustatzea.
- Zientzia eta teknologiaren ezagutza sustatzea eta zientzia eta teknologia giza aktibitate sozial gisa aurkeztea.
- Ikertzaile eta herritarren sentsibilizazioa sustatzea.
- Elkarrizketa sozialerako argumentuak eskaintzea; pertsonek erabakiak hartzeko autonomia izan dezaten sustatzea, gizarte demokratikoago eta irekiago bat eragin dezaten.
- Berrikuntza teknologiko eta zientifikoaren inguruan jarrera eta ekintza demokratikoak sustatzea.
Elhuyar Fundazioaren Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak antolatuta, "Zientzia eta Teknologia Telebistan" mintegia egingo da Donostiako Gipuzkoako Bazkundean, ekainaren 28an.
Telebistak zientzia eta teknologiari ematen dion tratamenduaz eta adibide eta proiektu konkretu batzuen inguruan hausnartu eta hitz egingo dugu jardunaldian. Hona hemen egitaraua.
laborategia.elhuyar.org
Arduraduna: Garazi Andonegi
g.andonegi@elhuyar.com