
CAF-Elhuyar sariaren helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.
CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz abiatu ziren sariak.
Elhuyar Fundazioaren ardatzetako bat zientziaren komunikazioa izanik, zientzia- eta teknologia-gaien euskarazko zabalkundea sustatzea du helburu sariketak.
Harremanetarako: cafelhuyarsariak@elhuyar.com