Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Sariketak

CAF-Elhuyar sariak

2012ko apirilaren 26an banatu ziren 2011ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak, lehenengo aldiz Donostiako San Telmo museoan. Bertako eliza paregabean, hausnarketa egin genuen gizarteak XXI. mendean aurre egin behar dien erronken inguruan.

Kukai taldeko dantzariek eman zioten hasiera ekitaldiari; luma baino arinago izan eta grabitateari aurre egiteko gogoa irudikatu zuten dantzaren bidez. Multimedia eta zuzeneko ikuskizuna nahasiz, Elhuyar Fundazioko langileen gogoeta ere islatu zen, Teknopoliseko aurkezle Oihana Jauregik gidatuta.

Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar kimikariek irabazi zuten dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria; Jon Makibar Ingeniaritza Kimikoan doktoreak, tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria; eta Gorka Zabaleta kazetariak, zientzia-kazetaritza lan onenaren saria. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria eman gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak. 

  

CAF-ElhuyarSariak 2011ko saritu guztiak

Edizio honetan ere, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Euskarazko zientziaren eta teknologiaren dibulgazioko Merezimenduzko saria eman zion Jose Mari Elortza Kimikan doktore eta unibertsitateko irakasleari. Elortzak Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioaren lehendakariaren eskutik jaso zuen oroigarria. Ibabek azpimarratu zuenez, euskarazko testu tekniko gutxi zeuden garaian, “hurbilketa teorikoak klaseekin konbinatuz, liburu ugari, gehienak UEUren babesean argitaratuak, eta artikulu zientifiko ez gutxi atera ziren Jose Mari Elortzaren eskutik. Orain, berriz, egindako bideari begiratuz gero, esan dezakegu Jose Mari Elortzak hasiera-hasieratik oso ondo ulertu zuela euskararen presentziaren beharra unibertsitatean eta, bereziki, berari zegokion zientziaren arloan. Horregatik, euskara zientzia eta teknologiara hurbildu zuten aitzindarien partaide kontsidera dezakegu Jose Mari Elortza”.

Ikus Jose Mari Elortzari egindako elkarrizketa

2011ko CAF-Elhuyar sarietara orotara 48 lan aurkeztu ziren: Dibulgazio-artikulu orokorren kategoriara 23 lan aurkeztu ziren; Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluen kategoriara, 14 lan; Zientzia-kazetaritza kategorian, 9 lan; eta, azkenik, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen kategorian, 2 lan.

Bi epaimahaik baloratu zituzten lan horiek guztiak. Alde batetik, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriara iritsitako lanak honako pertsona hauek epaitu zituzten:

Yolanda Arrieta idazlea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
Jesus Mari Olaizola Txiliku, idazlea, Biologiako irakaslea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
Josu Waliño, Elhuyar Fundazioko proiektuen zuzendaria eta gazteentzako ipuinen idazlea

Gainerako kategorietako lanak baloratzen, berriz, honako epaimahai hau aritu zen:
Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria
Jose Maria Pitarke, CIC-NanoGUNEko zuzendaria
Juan Ignacio Pérez Iglesias, Kultura Zientifikoko EHU-BFA katedrako zuzendaria
Txema Ramírez de la Piscina, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzako irakaslea
Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CEITeko ikertzailea

 

Ekitaldiaren kronika ikusgai dago Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgunean ere.

Ikus 2012ko maiatzean Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariarekin batera argitaratutako gehigarri berezia.

Argazki-galeria

Argazki-galeria CAF-Elhuyar 2011

 

 

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar Olinpiada
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
ARMIX max-mix
ARMIX max-mix
11,40€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara