Armiarmekin batera, eskorpioiak animalia gaitzetsiak dira. Itsusiak eta arriskutsuak direla uste da, eztenkada mingarria dutelako eta kondizio batzuet...
Usurbilgo plaza izan da 2012ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak banatzeko aukeratu dugun agertokia aurtengoan. Lau kategoria saritu dira, eta haietako bat berria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-beka. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitak osatutako taldeak irabazi du, Balio berriz balio proiektuarekin. Gainerako hiru kategorietan, Miguel Querejeta astrofisikaria, Isabel Mendizabal genetikaria eta Gorka Zabaleta kazetaria izan dira irabazleak. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria, berriz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jaso du. Ikusi gehiago
Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia. Ikusi gehiago
Nabarmenduak
Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA
Elhuyar Fundazioak eta DIPCk bideo amateurren ON ZIENTZIA lehiaketa jarri dute abian, hirugarrenez
Txikia ikusgarri Elhuyar aldizkariaren urtarrileko zenbakian