 |
IRAKASLEARENTZAKO ORIENTABIDEAK
Sarrera
Orain aurkezten dugun ‘Unitate praktikoa: ekosistema’ deituriko
materiala teknologia berriak eskolan erabiltzeko materialen artean txertatzekoa
da.
Jada eskola guztietan daude ordenagailuak, baina horiek izatea ez da nahikoa
teknologia berriak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan txertatzeko. Irakasleek
horiek erabiltzeko baliabideak behar dituzte, eta gainera, euskaraz.
Guk eskaintzen dugun material honekin hutsune hauek beteko ditugu:
1- Irakasleek eskolan lan egiteko materiala eskura izango dute.
2- material landua topatuko dute; hau da, edukiak, helburuak, ariketak,
azalpenak... landuta daude.
3- eta unitate horiek euskaraz daude
‘Ekosistemak’ unitate didaktikoaren
helburuak eta edukiak
HELBURUAK
- Izaki bizidun eta bizigabeak bereizten jakitea, ekosistema zer den
definitzeko eta ekosistema bateko elementu biotiko eta abiotikoak sailkatzeko.
- Gure inguruko ekosistema bereizgarrienak ezagutzea.
- Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienak ezagutzea eta kokatzea.
- Ekosistema bateko izaki bizidun guztiak elikadura-kateen bitartez
erlazionatuta daudela ulertzea.
- Basoko eta padurako zenbait elikadura-kate ezagutzea eta, katean oinarrituz,
elikaduraren piramidea eta sarea eraikitzea.
- Ekosistema baten orekan, haren osagaiek duten eragina ezagutzea eta,
ondorioz, elementu guztiak beharrezkoak direla jabetzea.
- Ekosistema zerbait bizi eta dinamiko bezala hautematea, bere osagai
guztien arteko elkarrekintzek duten eraginaren balorazio positiboa eginez.
- Ekosistemen desagerpenean gizakiaren erantzukizunaz jabetzea, gure
kontsumo- ohiturek arazo globaletan duten eragina ulertu eta baloratuz.
*Berotze globala edo berotegi efektuarekin lotu daiteke> kutsaduraren
u.d.-arekin.
- Hipotesiak formulatzea eta jarrera zientifikoa erabiltzea, arazoen
iturria bilatzeko orduan.
EDUKIAK.
- Ekosistemen osagaiak
- Elementu abiotikoak: tenperatura, prezipitazioak, argia...
- Elementu biotikoak: mikroorganismoak, onddoak, landareak,
eta animaliak.
- Gure inguruko ekosistema batzuk:
- Basoa: pagadia.
- Padura
- Beste ekosistema batzuk: itsaslabarra, basamortua, itsasadarra, hirikoa...
- Elikadura-kateak
- Elikadura-kateen egitura.
- Elikadura-piramideak.
- Elikadura-piramide baten egitura.
- Ekosistemaren orekaren interpretazioa piramidearen bidez.
- Elikadura-sareak
- Elikadura-sare baten egitura.
- Ekosistemaren orekaren interpretazioa sarearen bidez.
Interneten erabilera gelan, aukera desberdinak
Gaur egun eskola guztietan hainbat ordenagailu aurki ditzakegu, eta horien
erabilera ez da oso argi ikusten askotan: irakasleak informazioa lortzeko,
komunikatzeko tresna gisa, ikasleekin bilaketak egiteko... Hain aukera
asko eskaintzen ditu irakasle asko sarritan itsasoan galduta bezala aurkitzen
direla, probetxua nola atera jakin gabe. Unitate didaktiko hauen bitartez
irakasleari teknologia berriak erabiltzeko aukera zehatz bat aurkezten
dugu, gero beste aukera batzuekin bateragarria dena.
Metodologia
Unitate didaktiko hau lantzeko, ikasle bakoitzak ordenagailuan azalduko
zaizkion ariketak landu beharko ditu, eta bukatzean, lortu dituen emaitzak
eta idatzi dituen erantzunak jasoko ditu. Ordu beteko lana da gutxi gorabehera,
eta ikasleak bakarka edo binaka lantzeko pentsatuta dago.
Irakaslearen papera ez da ordenagailuen gelan egotera mugatuko, bera izango
baita ikasleei aurrera egiten eta beharrezkoa denean azalpenak emango
dituena. Bukatzean, ikasle bakoitzak egin dituen lanak jaso ahal izango
ditu.
Ebaluatzeko orduan puntu desberdinak izan beharko ditu kontuan:
- Ariketa batzuen emaitzak: Automatikoki jasoko ditu, zuzenduta.
- Ikasleek idatzitako emaitzak: Ariketa guztiak ez dira klik egitekoak
izango, askotan galderei erantzun egin beharko diote.
- Ikasle bakoitzak gelan izan duen jarrera (interesa, beste ikaskideekin
izandako harremanak eta abar).
Nola funtzionatzen du?
Unitate didaktikoa lantzea oso erraza da, zoaz “Unitate praktikoa”
loturara eta hasi ariketak egiten. Bat bukatzean bestea agertuko da, unitate
didaktiko osoa bukatu arte. Orduan, emaitzak inprimatu ahal izango dituzu.
Kontaktua
Edozein arazo, iradokizun eta abarretarako:
laguntzateknikoa@elhuyar.com
|
|