Asteazkenetan 21:00etan eta igandeetan 22:00etan
Aste honetako programan:
42. Idazle baten iritziz
Azken saio honetan elkarrizketa berezi bat prestatu dugu, honako galdera honetatik abiatuta: nola ikusten da zientzia, nolabait, kanpotik? Galdera hori egingo diogu gaur IBAN ZALDUA idazleari.

Ibanekin lasai hitz egiteko aukera izango dugu gaurko saioan, baina beste zerbaiterako tartea ere gordeko dugu: Norteko Ferrokarrillean astero (edo ia astero) parte hartzen duten kolaboratzaileak izango ditugu gurekin; baina ez ohiko lanak egiteko, baizik eta haiek pixka bat gehiago ezagutzeko.

Urte osoan zehar agenda ekarri digun ANE SANTESTEBAN izango da gurekin; baita MANEX URRUZOLA koloreen arduraduna eta IRATI KORTABITARTE ere euskal ikerketaren txokotik txintxo-txintxo asteroko albisteak ekartzen dizkiguna.
 
BILATU
   
podcasta
   
Entzun aurreko programak Entzun aurreko programak
Nor gara Nor gara
Harremanetarako: norteko@elhuyar.com