Zerbitzu honen bidez, Elhuyar Fundazioaren hiru hiztegi hauek kontsultatzeko aukera duzu:
| Hiztegia | Hizkuntzak | Ezaugarriak |
|---|---|---|
| Elhuyar Hiztegi Handia | eu-es / es-eu |
|
| Dictionnaire Elhuyar | eu-fr / fr-eu |
|
| Elhuyar Dictionary | eu-en / en-eu |
|
Lehenik, bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun aukeratu behar duzu bilagaiaren laukiaren eskuineko zerrendan (euskara, gaztelania, frantsesa edo ingelesa). Euskara hautatzen baduzu, hiru hiztegietako edukiak kontsulta ditzakezu, eta ikusiko duzu horren eskuinean dauden hiru helburu-hizkuntzen laukiak markatuta daudela. Kontsultaren emaitzetan hizkuntza horietako baten edukia bistaratu nahi ez baduzu, laukia desaktibatu besterik ez duzu egin behar. Hizkuntzen zerrendan erdaretako bat hautatzen baduzu, ikusiko duzu eskuineko helburu-hizkuntza bakarra euskara dela.
Ondoren, bilagaiaren laukian, aurkitu nahi duzun hitza, terminoa, esapidea edo, bestela, karaktere zein karaktere-segida idatzi. amaieran % erantsi aukera aktibatuta izanik, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasitako sarrera eta azpisarrera guztiak aurkituko dituzu (azpisarrerak sarrera baten barnean antolatzen diren unitateak dira, eta, nagusiki, hitz anitzekoak dira, hala nola hitz-elkarteak, hitz anitzeko terminoak, esapideak, gramatika-egiturak...). Adibidez, azpi-rekin hasten diren sarrerak eta azpisarrerak aurkitzeko, aski da bilagaiaren laukian azpi idatzi, eta Bilatu botoia edo Intro tekla sakatzea, betiere amaieran % erantsi aukera aktibatuta dagoela. Horrelakorik nahi ez baduzu, hau da, kontsulta-sistemak zure bilagaiaren amaieran automatikoki % eranstea nahi ez baduzu, amaieran % erantsi aukera desaktibatu egin behar duzu. Bestetik, halako amaiera duten hitzak bilatu nahi badituzu, amaieran % erantsi desaktibatu, bilagaiaren hasieran % idatzi, eta, jarraian, nahi duzun amaiera. Esaterako, bilagaiaren laukian %pen idatzita, -pen amaiera duten sarrerak eta azpisarrerak aurkituko dituzu.
Bilaketa-baldintzak betetzen dituzten sarrerez edo azpisarrerez osatutako zerrenda da bilaketaren lehen emaitza, eta goialdean agertzen da, Hiztegi-unitateak goiburuaren azpian. Zerrenda alfabetoaren arabera ordenaturik dago (hitz anitzeko unitateetan, hitz-elkarteen marra ez da kontuan hartzen ordenatzeko; zuriunea bai, ordea).
Zerrenda horretako hizkuntza-unitate batean klik egiten denean, hiztegietan dagoen informazioa agertzen da behealdean. Sarrera nagusi baten artikulua adieratan antolatuta dago. Adieren egitura honelakoa da:
Adiera-zenbakia
Kategoria
Euskalkia edo eremu geografikoa
Erabilera-marka
Jakintza-alorra
Marka semantikoa
Ingelesezko sarreretan, adieren aurrretik ahoskera agertzen da.
Euskalkiaren edo eremu geografikoaren informazioa euskarazko eta ingelesezko sarreretan ematen da. Euskaraz, euskalki-markez gain (B, BN, G, GN, L, Z), Ipar. eta Heg. eremu geografikoen markak erabiltzen dira. Ingelesez, AEBetako eta Britainia Handiko aldaeren markak (hurrenez hurren, Am eta Br).
Bestalde, Ordainak delako atala ere egituratuta dago. Adiera bakoitzeko ordainak, haien arteko baliokidetza-maila irizpidetzat hartuta, kide-multzotan antolatuta daude, puntu eta komaz bereizita. Kide-multzoei beharrezko informazioa gehitu zaie, erabilera-oharren, eremu geografikoaren marken eta marka semantikoen bidez. Adibide batzuk:
ahoskera
iz.
biográfico, -a
adj.
gustu
iz.
zaporea
Adieren ondoren, sarrera horrekin loturiko azpisarrerak zerrendatzen dira. Horietako edozeinetan klik eginez gero, hari buruzko informazioa bistaratzen da. Azpisarreren adieren egitura sarreren egituraren antzekoa da.
Beraz, azpisarreren informaziora sarrera nagusitik iritsi gaitezke; baina ez da bide bakarra. Hain zuen ere, hasieran adierazi dugunez, hiztegi-kontsultaren emaitzetan (Hiztegi-unitateak delakoan) sarrerak eta azpisarrerak bistaratzen dira. Beraz, azpisarrera batera zuzenean irits gaitezke zerrenda horretatik. Kontsultatu nahi dugun azpisarreran sakatzen dugunean, dagozkion edukiak soilik bistaratzen dira behealdean, ez sarrera osoa. Dena den, hiztegian azpisarrera hori zein sarreratan dagoen zehazten da goialdean, eta bertara joateko esteka dago.
Sarreren zein azpisarreren ordainetan Ik. xxx agertzeak adierazten du delako xxx dela
euskara estandarrerako onartutako grafia. h. xxx ageri bada, berriz, delako xxx grafia
hobetsia dela adierazten da. Bestetik,
xxx agertzen denean, informazioa xxx sarrera
horretan dagoela adierazten da.
Laburduren zerrenda PDF formatuan.
Itzuli orriaren hasieraraCopyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra