kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazioa da.
| kxo! | Android-erako Salgai 3 €-an Deskargatu doako demoa |
|
| ![]() |
Aplikazio honen bidez, era erraz eta atseginean ondorengo gai hauei buruzko hiztegia ikas daiteke:
• Lehen urratsak: zenbakiak, egutegia, alfabetoa...
• Agurrak
• Pertsonen arteko harremanak: aurkezpenak, herrialdeak, lanbideak, familia...
• Denbora eta orduak: asteko egunak, hilabeteak, urtaroak, eguraldia...
• Helbideak eta tokiak: dendak, garraioa, zerbitzu publikoak, nola iritsi toki jakin batera...
• Janariak eta edariak: freskagarriak, jatorduak, postreak, ordainketa nola egin...
• Erosketak: arropa, oinetakoak, fruta, kopuruak...
Jakintza hori eskuratzeko, hauetako gai bakoitzari buruzko oinarrizko esaldi edo hitzak ikas daitezke, eta gainera, gai horiei buruzko elkarrizketa laburrak lantzen dira. Metodologia hau erabiltzen da esaldiak eta elkarrizketak irakasteko: hasiera batean, gai jakin bati buruzko oinarrizko hiztegia aurkezten da. Erabiltzaileak esaldia eta elkarrizketa horiek idatzita ikusteaz gain, entzun egin ahal izango ditu. Ondoren, hiztegi hori barneratzeko, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak egin ahalko ditu.
Informazio gehiago:
mugikorrak@elhuyar.com
943 36 30 40
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789
Diseinua: Blanco