Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

I+G+B unitatea

Informazioaren berreskurapena eta erauzketa (IR-IE)

Informazioa gordetzen duten biltegi gero eta handiagoak dauzkagu gaur egun, hala nola dokumentu-bilduma erraldoiak, liburutegiak eta, bereziki, Internet. Erabiltzaileok hala ere informazio zehatza bilatzen dugu. Beraz, informazio hau biltegi barnean identifikatu eta bertatik erauziko duten tresnak ezinbestekoak dira.

Informazio-berreskurapenean (IR), dokumentuak, testu-zatiak edo dokumentua deskribatzen duten metadatuak bilatzeko teknologia ikertzen da. Aldiz, Informazio-erauzketak (IE) informazio egituratua edo erdiegituratua ateratzea du helburu; adibidez, gaixotasunen eta dagozkien botiken izenak, edo gertakariak eta beraiekin erlazionatutako pertsonak...

Berreskuratze-prozesuetan gero eta garrantzi handiagoa duen alderdi bat eleaniztasuna da. Hau da, informazioa hainbat hizkuntzatako testuetan egon daiteke. Horietatik kontsulta bakarra eginda nahi den informazioa lortzeko sistemak garatzea da CLIR arloaren helburua (Cross-lingual Information Retrieval, "hizkuntza arteko informazio-berreskurapena").

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
ELHUYAR OINARRIZKO HIZTEGIA. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
11,8€Erosi
ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
21,4€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Erabiltzaile-kopurua: 345875

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna

Eusko Jaurlaritzaren logoa
Itzuli orriaren hasierara