Teknologia berriek tresna eta baliabide berriak eskaintzen dizkigute ikaste-prozesuetan, eta aukera eman dute e-learninga edo ikaste elektronikoa garatzeko. Abantaila asko eskaintzen ditu e-learningak: norberak erabakitzen du bere ordutegia, ikastegiaren kokapena (etxean, autobusean, lantokian, trenean…), erritmoa… Erabiltzaileak ordenagailu edo telefono bat baino ez du behar ikasteko.
Elhuyar Fundazioa ere e-learningaren trenera igo da, eta Europako
Moblang proiektuan parte hartu du: Moblang mugikorraren bidez hizkuntzak ikasteko sistema da, eta Elhuyar Fundazioak gaztelaniatik abiatuta euskara ikasteko aplikazioa garatu du.