Corpusak egitea lan handia eta konplexua da, eta gaur egun tresna informatikoak ezinbestekoak dira corpusgintzan. Corpus-tresnen egiteko bat da, beraz, corpusa eratzea eta kudeatzea. Elhuyar Fundazioak Corpusgile tresna garatu du horretarako.
Bestetik, Internetek aukera berriak eskaini dizkio corpusgintzari eta corpus-hizkuntzalaritzari. Aukerak bistakoak dira: etengabe elikatzen den testu-bilduma erraldoia, dagoeneko digitalizatuta, erabiltzaile guztiek kontsultatzeko... moduan. Bi eratako ikuspegi daude Internet eta corpusei dagokienean. Lehenengoa Internet zuzenean corpus bat balitz bezala kontsultatzea da (web as corpus). Era horretakoa da Elhuyarrek garatu duen CorpEus tresna. Bigarren ikuspegia da Internet corpusa eratzeko edo elikatzeko testu-iturritzat erabiltzea (web for corpus). Mota horretakoa da garatzen ari garen Co3 tresna.
Azkenik, corpusak kontsultatzeko, ustiatzeko eta haietatik informazioa lortzeko ere ezinbestekoa da tresna automatikoak izatea. Elhuyarrek corpusetatik lexikoa eta terminologia erauzteko tresnak garatu ditu.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Erabiltzaile-kopurua: 346109