Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

Baliabideak eta tresnak

CorpEus

Internet euskarazko corpus gisa kontsultatu eta ustiatzeko tresna

Internet corpus erraldoi bat da, euskaraz dagoen edozein corpus baino askoz handiagoa. Etengabe ari da eguneratzen eta edukia handitzen; beraz, hitz berrienak ere kontsulta daitezke.

Zenbait tresna garatu dira Interneten hitz bat edo batzuk bilatu eta emaitza, dokumentu-zerrenda izan beharrean, dokumentu horietako agerpenak beren testuinguruetan erakusten dituztenak (WebCorp, WebConc, KWiCFinder). Interneten euskarazko corpus-bilaketak egiteko, ordea, tresna horien errendimendua txikia da, edo hutsa.

Interneten euskarazko hitzen agerpenak bilatu nahi baditugu, baldintza hauek bete behar ditugu:

  • Bilaketa Interneteko euskarazko testuetan soilik egitea
  • Bilatu nahi den hitzaren agerpen kasu-atzizkidunak ere aurkitzea (sare, sarea, sareak, sareekin, sareengatik..,)

CorpEus-en bidez, Elhuyarrek hori egiteko aukera eman nahi dio erabiltzaileari. Hauek dira CorpEus-en ezaugarri nagusiak:

  • Bilaketa lematizatua du
  • Euskarazko emaitzak bakarrik agertzen ditu
  • Anbiguotasunen, hitz ezezagunen, aldaeren eta zuzenketen tratamendua du
  • I+G+B taldeak garatu du, EHUko IXA Taldearen laguntzarekin
  • WAC3 - Web as Corpus wokshop-ean (Louvain-la-Neuve, Belgika, 2007/09/15-16) aurkeztua

Informazio gehiago:

 

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar sinonimoen kutxa. Sinonimo eta antonimoen hiztegia
14,25€Erosi
Elhuyar oinarrizko hiztegia. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
Elhuyar oinarrizko hiztegia. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
12,16€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Itzulterm

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara