Anhitz proiektua
Proiektuaren xehetasunak
Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira gara horretarako Elhuyar Fundazioa tarteko. Hogeita hamar hilabeteko iraupena du proiektuak, eta hauek dira partaideak:
- VICOMTech ikerketa-zentroa
- Robotiker ikerketa-zentroa
- EHUko IXA eta Aholab taldeak
- Elhuyar Fundazioa
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak interes estrategikoko ikerketa-lerro izendatu du proiektua, eta Etortek programaren bidez lagundu du.
Helburu nagusiak
Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean.
Horrelako tresnak, dena den, ingelesez funtzionatzeko daude eginak batez ere; gainerako hizkuntza-komunitateek –txikiek, batez ere– ahalegin berezia egin behar dute horretara iristeko. Euskarak, kasu.
Bestalde, pertsonen eta makinen arteko komunikazioa hizkuntza naturalean izateaz gain, modu intuitibo eta atseginean egitea da xedea. Desafio zientifiko-teknologiko handia da hori lortzea, lengoaiaren alderdi guztiak integratzea eskatzen baitu horrek: ahotsa, testua eta irudia.
Desafio horri ekiteko sortua da AnHitz proiektua, helburu honekin: euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzea, pertsonen eta gailuen arteko interakzioa eta jakintzaren kudeaketa naturala, intuitiboa eta atsegina izan dadin.
Zehaztutako ikerketa-ildoak
- Testu bidezko komunikazioa: lengoaia naturalaren ulermena, hizkuntzaren sorkuntza eta informazioaren erauzketa aurreratua.
- Jakintza kudeatzeko sistemen garapena: galdera-erantzuneko sistemak, informazio-bilaketa eta informazioaren erauzketa aurreratua.
- Elkarrizketa-sistemak: emozioen ezagutza eta sorkuntza, elkarrizketa-erregelak eta ahotsaren integrazioa gailu aurreratuetan.
- Irudi bidezko komunikazioa erabiltzailearekin: ezpainen mugimendua, minusbaliatuentzako hizkuntza.
- Itzulpen automatikoa: erabiltzailearekin eta jakintzaren kudeaketarekin lotutako interakzio-moduluetan aplikagarria.
Ikerketa-ildoez gain, bestelako helburu orokorrak ere baditu AnHitz proiektuak.
Batetik, hizkuntzaren industria garatu eta egonkortzeko urrats erabakigarriak ematea, eta, hala, ikerketen emaitza eta gailuak merkatuaren beharretara egokitu eta produktuen komertzializazioa bideragarri bihurtzea. Bestetik, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzea eta dagoeneko sortuta daudenen egonkortasuna lortzea. Azkenik, jakintza sortzea, ildo estrategiko horretan I+G+Bko erronka eta helburuei autonomiaz erantzuteko ikertzaile-talde sendoa prestatuz.
Proiektuaren iraupena
Informazio gehiago
AnHitz zientzia-aditu birtuala
AnHitz proiektuaren amaieran, eta hizkuntza-teknologiek elkarlanean lor dezaketenaren erakusgarri, zientzia-aditu birtual bat muntatu da eta, proiektua bezala, AnHitz izenarekin bataiatu da.
Euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtual interaktiboa da AnHitz. Erabiltzaileak egiten dizkion zientzia eta teknologiari buruzko galderak erantzuten ditu euskaraz; horrez gain, hitz bakar edo anitzeko kontsultak ere egin ahal zaizkio, eta kontsulta horiekin zerikusia duten gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak euskarara itzultzen ditu.
AnHitz, beraz, zenbait teknologiaren emaitza dugu: avatarraren itxuraz Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroa arduratu da, pertsonaia birtualak sortzeko duen teknologiaz baliatuta; UPV/EHUko Aholab taldeak eta TECNALIA-ko Infotech unitateak ahotsa jarri diote pertsonaiari, eta, horri esker, AnHitz gai da euskaraz hitz egiteko eta euskaraz ahoz esaten zaiona ulertzeko; UPV/EHUko IXA taldea, bestalde, dokumentuak euskarara automatikoki itzultzen trebatzeaz eta galderei erantzuteko gaitasuna emateaz arduratu da, eta Elhuyar Fundazioko lantaldeari esker, azkenik, gai da AnHitz dokumentu eleaniztunak bilatzeko.
Proiektu honek euskararen eremuko zenbait erreminta aplikazio bakar batean bildu ditu, lehenbizikoz: Question Answering (galderak erantzutea), Cross Lingual Information Retrieval (informazio-bilaketa eleaniztuna), Machine Translation (itzulpen automatikoa), Speech Synthesis (ahotsaren sintesia), Automatic Speech Recognition (ahotsaren ezagutza automatikoa) eta Visual Interfaces (ikus-interfazeak).
Gizarteratzea
AnHitz zientzia-aditu birtualaren inguruan hainbat artikulu zientifiko argitaratu eta aurkezpenak egin dira nazioarteko kongresuetan:
- Arrieta K., Diaz de Ilarraza A., Hernáez, I., Iturraspe U., Leturia I., Navas, E., Sarasola K. 2008. AnHitz, development and integration of language, speech and visual technologies for Basque. V Jornadas en Tecnologías del Habla. Bilbao (Spain)
- Arrieta K., Leturia I., Iturraspe U., Diaz de Ilarraza A., Sarasola K., Hernáez, I., Navas, E. 2008. AnHitz, development and integration of language, speech and visual technologies for Basque. Second International Symposium on Universal Communication. Osaka (Japan)
- Leturia I., del Pozo A., Arrieta K., Iturraspe U., Sarasola K., Diaz de Ilarraza A., Navas E., Odriozola I. 2009. Development and Evaluation of AnHitz, a Prototype of a Basque-Speaking Virtual 3D Expert on Science and Technology. Computational Linguistics - Applications workshop. Mrągowo (Poland)
2009ko urrian Poloniako Mrągowo herrian egindako Computational Linguistics - Applications nazioarteko workshop-ean, AnHitz-ek bi sari eraman zituen: informazio-bilaketa sesioko aplikaziorik onenarena eta workshop guztiko aplikaziorik onenarena. Informazio gehiago workshop-aren webgunean eta Sustatun.
Horrez gain, AnHitz zientzia-aditu birtuala aurkezteko prentsaurrekoa ere egin zen, eta medioetan oihartzun handia izan zuen:
- Teknopolis (ETB): Zientzia aditu birtuala, Experta virtual
- Argia.com: AnHitz zientzia aditu birtuala
- Norteko Ferrokarrilla (Euskadi Irratia): AnHitz proiektua
- Irratia.com (Bilbo Hiria Irratia): AnHitz estudioan
- Berria: Euskaraz hitz egiten duen zientzia aditu birtuala aurkeztu dute: AnHitz, «Kaixo, AnHitz naiz»
- Le Journal du Pays Basque: AnHitz, zientzia-aditu euskaldun... birtuala
- Noticias de Gipuzkoa: Avatarrek ere euskaraz dakite
- Deia: Avatarrek ere euskaraz dakite
- Irutxuloko Hitza: Euskarazko zientzia aditu birtuala
- Diario Vasco: Crean una herramienta que permite hablar con el ordenador en euskera
- El Correo: Un experto virtual responderá en euskera a las dudas sobre cuestiones científicas
- El País: AnHitz, el experto en ciencia que habla euskera
- Argia: AnHitz avatarrak euskaraz egiten du
- Elhuyar Zientzia eta Teknika: AnHitz, zientzia-aditu euskaldun... birtuala, AnHitz, zientzia-aditu birtuala
- Europa Press: AnHitz euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dute, Vicomtech, Tecnalia, Fundación Elhuyar, Ixa y Aholab impulsan un experto virtual en ciencia que habla euskara
- Sustatu.com: AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala
- Erabili.com: AnHitz, euskaraz egiten duen zientzia-aditu birtuala
- Unibertsitatea.net: AnHitz euskarazko zientzia-aditu birtuala
- Euskadi.net: Ordenagailuarekin teklaturik gabe, ahots bidez eta euskaraz aritzea posible da zientziako aditu AnHitz avatarraren bidez
- Hiru.com: Euskaraz hitz egiten duen zientzia aditu birtuala aurkeztu dute
- Euskaletxeak.net: Hainbat enpresek AnHitz egitasmoa sortu dute
- Aizunet.org: AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala
- Ikasbil.net: «Kaixo, AnHitz naiz»
- Bizkaie.biz: AnHitz, euskeraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dabe Donostian
- Ibaizabal.com: ANHITZ, euskaraz egiten duen aditu birtuala
- Gestion2-17.com: Euskaraz egiten duen zientzia-aditu birtuala
- BasqueResearch.com: AnHitz, zientzia-aditu birtuala, AnHitz, experto virtual en ciencia, AnHitz, virtual expert in science
- EiTB.com: Nace AnHitz, un personaje virtual experto en ciencia que habla euskera, AnHitz, expert in science and Basque speaking, AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala, AnHitz, un personaje virtual experto en ciencia que habla euskera
- EHU.es: AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dute, Presentado AnHitz, experto virtual en ciencia que habla euskera
- Irrika.net: Kaixo, ni AnHitz naiz, Hola, soy AnHitz
- Landaberri.net: AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dute, Presentado AnHitz, experto virtual en ciencia que habla euskera, AnHitz Landaberrin, Demostración de la nueva tecnologia ANHITZ en Landaberri
- Bai.Bizkaia.net: AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala, AnHitz, el experto virtual en ciencia que habla euskara
- Kaixo.com: Vicomtech, Tecnalia, Fundación Elhuyar, Ixa y Aholab impulsan un experto virtual en ciencia que habla euskara
- Robotiker.es: Presentación en Donostia de AnHitz, experto virtual en ciencia que habla euskera
- PlataformaSinc.es: Presentan AnHitz, una experta virtual en ciencia
- Zaragozame.com: Presentan AnHitz, una experta virtual en ciencia
- ElEconomista.es: Vicomtech, Tecnalia, Fundación Elhuyar, Ixa y Aholab impulsan un experto virtual en ciencia que habla euskara
- HoyTecnologia.com: Centros de investigación impulsan un experto virtual en ciencia que habla euskara