
Urpeko erreinuan:
Jolastu itsas hondoan eta salbatu bertako fauna. Baina, adi, hori lotzeko, itsasoa ondo ezagutu beharko duzu eta! Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari… sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ere egin ahal izango duzu.


