Elhuyar Fundazioak Teknopolisen saioaren hamargarren denboraldiko 16 erreportaje bildu ditu DVD batean. Erreportaje bakoitzak, batez beste, 5-6 minutu irauten du, eta zientziaren eta teknologiaren alor desberdinak ukitzen ditu.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako eskola-jardunerako ere lagungarri aproposa. Bideoarekin batera, irakaslearentzako gida didaktikoa, ariketak eta glosarioa biltzen dituen liburuxka ditu.