

Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis:
Elhuyar Fundazioak Teknopolisen saioaren bederatzigarren denboraldiko 15 erreportaje bildu ditu DVD batean. Erreportaje bakoitzak 5-10 minutu artean irauten ditu, eta zientziaren eta teknologiaren alor desberdinak ukitzen ditu.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako eskola-jardunerako ere lagungarri aproposa. Bideoarekin batera, irakaslearentzako gida didaktikoa, ariketak eta glosarioa biltzen dituen liburuxka ditu.


