Internet bidezko erosketetan segurtasuna oso garrantzitsua da. Horregatik, gure webgunean egiten diren erosketek segurtasun-prozedura guztiak betetzen dituzte:
Formularioan zure ordainketa-datuak sartzean, datu horiek zure zerbitzaritik gure zerbitzarira bidaltzen dira. Bidalketa segurua bermatzeko, SSL protokoloa erabiltzen dugu. Protokolo horrek hainbat pausotan ziurtatzen du datuen bidalketa.
Lehenengoz, zure nabigatzaileak datuak kodetzen ditu, eta, hala, datu horiek bereganatu ditzaketenek ezingo dituzte datuak “ulertu”, ez dutelako datuak deskodetzeko behar den gakoa. Erosketa egitean zure nabigatzailearen eskuineko beheko aldean agertzen den giltzarrapoak adierazten du zure nabigatzailea segurua dela.Datuak kodetu ondoren, zure nabigatzailearen bidez garraiatuko dira zure zerbitzaritik gure zerbitzarira. Gure zerbitzaria ere segurua dela bermatzeko, The User Trust Network ziurtapen-erakundeak emandako ziurtagiria dugu. Ziurtapen-erakundeak egiaztagiria ematen du kodetze-prozesuaren konfigurazio zuzena, eta erakundearen (kasu honetan Elhuyarren) datuak egiaztatu ondoren. Hala, bermatzen da datuak jaso behar dituenak jasotzen dituela.
Erosketa egitean nabigatzailearen helbidearen eremuan agertuko den https helbideak adierazten du gure zerbitzariak SSL protokoloa jarraitzen duela.
Zure erosketa-datuak, kodetuta, ordainketa kudeatu behar duen bankura iristen dira, eta han deskodetzen dira ordainketa bideratzeko. Gure kasuan Euskadiko Kutxak kudeatzen ditu ordainketak.