
Puzzletek. Puzzle teknologikoaren jokoa:
Puzzleak eta teknologiak nola bat egin? DVD-ROM honek energiaren forma eta erabilerak ezagutzeko aukera eskaintzen du, puzzleak eginez eta multimedien aukerak aprobetxatuz. Piezak bere tokira eramanda, 3Dko irudi animatuak izango dituzu zain, baita bideoak, argazkiak, kontzeptu–mapak eta beste hainbat kontu ere! 14 urtetik aurrerako edonorentzat da.
Gutxieneko ezaugarriak: Microsoft Windows 2000, XP, Vista. Intel Pentium 4 1,8 GHz-ekoa edo horrekin bateragarri dena. 512 MB-ko RAM memoria. Pantailaren bereizmena: 1.024x768 px. SVGA monitorea, milioika koloretarako ipinita. DVD irakurgailua.


