
Proiektu-kudeaketaren oinarriak:
Jarraian aurkezten den liburu hau proiektu-kudeaketaren oinarrizko kontzeptuak zabaltzeko egina da. Proiektu-kudeaketa klasikoa oinarritzat hartu da, aski ezagunak diren proiektu baten bost faseei jarraituz, baina egileen marka batekin. Helburua ez da fase horietan sakontzea, baizik eta, proiektu baten atalei eta metodologia klasikoari jarraituz, lan-munduan sortzen diren benetako arazoak eta egoerak azaltzea. Liburu honetan, adibide praktiko asko azaltzen dira; batzuk faseen azalpenean txertatu dira, eta beste batzuk adibide edo eranskin gisa. Lan honen balio erantsi bakarra ez da faseen azalpena; mundu akademikoa eta profesionala uztartzea ere bada, esperientzia pertsonalak kontuan izanda. Proiektuen munduan murgiltzeko lan erraz eta ulergarria da: errealitatean gertatzen diren egoerak azaltzen dira, eta horiek ebazteko proposamenak egiten.


