Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Edizioak 

Itzuli orriaren hasierara

Laguntza

Nola erosi

 

Ongi etorri Elhuyarren dendara. Elhuyarrek ekoiztu eta argitaratzen dituen produktuen dendan zaude eta Elhuyarren produktuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Zure eskaera oso erraz egin dezakezu hurrengo pausuak jarraitzen badituzu:

  1. Produktua bilatu
  2. Produktua aukeratu eta saskia bete
  3. Eskaera egin
  4. Konfirmazioa mezu elektroniko bidez jasotzea

1. Produktua bilatu

Elhuyarren produktu guztiak bost multzo edo kategoriatan sailkatuta aurkituko dituzu: hiztegiak, eskola-liburuak, dibulgazio-liburuak, multimedia, kontsultarako materiala eta Elhuyar aldizkaria. Kategoriatan sailkatu ditugu zuri interesatzen zaizun produktua errazago bila dezazun.

Produktu bat bilatzeko bi era dituzu: batetik, dagokion kategoria aukeratuta eta bestetik, webgunearen goiko aldean azaltzen den bilatzailean produktuaren izena idatzita. Bilaketak produktu bat edo gehiago emango dizu emaitza moduan eta interesatzen zaizun produktuaren gainean sakatuz gero, produktu horri buruzko xehetasunak biltzen dituen fitxa ikusiko duzu.

2. Produktua aukeratu eta saskia bete

Bilaketa egitean azaltzen den produktuen zerrendan, hauetako produktu bakoitzarentzat “Erosi” aukera eta karritoaren irudia daude. Bi aukera horietatik edozeinetan sakatuz gero saskira joango zara.

Era berean, bilaketa egin ostean emaitzen zerrenda horretatik produktu bat aukeratu baduzu, aukeratu duzun produktuaren fitxan “Erosi” aukeraren gainean edo Saskiaren irudiaren gainean sakatuz gero, saskira joango zara.
Saskian zaudela, aukeratu duzun produktuaren irudia, izenburua, kopurua eta prezioa ikusi ahal izango dituzu. Gainera, saskian aukera desberdinak izango dituzu:

  • Produktu horrentzat erosi gura duzun kopurua aldatu dezakezu, "Eguneratu" aukeraren gainean sakatuz gero.
  • Aukeratu duzun produktu hori ezabatu dezakezu, “Ezabatu” aukeraren gainean sakatuz gero.
  • Saskia hustu dezakezu, “Saskia hustu” aukeraren gainean sakatuz gero.
  • Saskira produktu gehiago eraman ditzakezu “Erosten jarraitu” aukeraren gainean sakatuz gero

3. Eskaera egin

Erosi gura dituzun produktu guztiak saskian dauzkazunean, “Eskaera egin” aukera sakatu beharko duzu. Eskaera egiteko ondorengo lau urratsak jarraitu beharko dituzu:

  • Identifikazioa: Eskaera egiteko bezero moduan identifikatu behar duzu eta horretarako, zure erabiltzailearen izena eta zure pasahitza sartu beharko dituzu.

    Bezero moduan identifikatzeko, beharrezkoa da aldez aurretik bezero moduan erregistratuta egotea. Erregistratu gabe bazaude, lehenengo eskaera egin ahal izateko bezero moduan erregistratu beharko duzu eta une horretan erabiltzailearen izena eta pasahitza aukeratuko dituzu. Bi datu horiek erabiliko dituzu bezero moduan identifikatzeko edozein eskaera egiterakoan. Gainera erregistratzean sartutako datuak edozein unetan aldatu ahal izango dituzu.

    Bezero moduan identifikatutakoan ondorengo urratsera pasatuko zara; bidalketa datuei dagokien urratsera. Aukeratutako produktua liburu elektronikoa bada, “Ordainketa” atalera joango zara zuzenean. Eta aukeratutako liburu elektronikoa doakoa bada, zuzenean “Konfirmazioa” atalera joango zara.
  • Bidalketa: Bidalketarako helbidea eta bidalketa-mota aukeratu beharko dituzu.

    Bidalketarako helbidea aukeratu behar duzu, hau da, zure eskaera nora iristea gura duzun zehaztu behar duzu. Defektuz bezero moduan erregistratzean jarri duzun helbidea agertuko zaizu, baina defektuz azaltzen den helbide hori aldatu dezakezu hala nahi izanez gero; horrela, eskaera bakoitzarentzat nahi duzun helbidea aukeratu dezakezu.

    Bidalketa-mota ere hautatu beharko duzu, garraiolari bidez, posta ziurtatua edo errenboltso bidez izan daitezke, eta bakoitzak entrega-epe eta prezio desberdinak izango ditu.

    Edozein unetan bidalketa-datuak garbitu ahal izango dituzu “Garbitu” aukeraren gainean sakatuz. Gainera bidalketarako helbidea eta bidalketa-mota aukeratzerakoan, “Jarraitu” aukeraren gainean sakatuz gero, ordainketari dagokion urratsera joango zara.
  • Ordainketa: Fakturazio datuak eta ordainketa-modua zehaztu beharko dituzu.

    Bi ordainketa-era dauzkazu: ordainagiri bidez edo txartel bidez eta hauetatik bat aukeratu beharko duzu.

    Edozein unetan ordainketa-datuak garbitu ahal izango dituzu “Garbitu” aukeraren gainean sakatuz. Fakturazio datuak eta ordainketa-era zehaztean “Jarraitu” aukeraren gainean sakatuz gero, konfirmazioari dagokion urratsera eramango zaitu.

    Zure ordainketaren segurtasuna bermatzeko, emandako datuak beti ere modu seguruan tratatzeko beharrezko neurriak hartu ditugu. Ikus segurtasuna atala.
  • Konfirmazioa: Erosketaren laburpen bat bistaratuko zaizu, bertan, hurrengo datuak zehaztuko dira: bidalketarako helbidea, fakturazio datuak, ordainketa-modua, eskaera zertan datzan (produktuak, kopuruak eta prezioak) eta bidalketa-gastuak. Datu hauek guztiak aldatzeko aukera izango duzu nahi izanez gero eta egoki ikusten baduzu, eskaera ezeztatzeko aukera ere baduzu. Horretaz gain, erosketaren laburpenarekin ados bazaude edo egin beharreko aldaketak egin ondoren, ados bazaude, “Baieztatu”  aukeraren gainean sakatu beharko duzu.

    Zure eskaera konfirmatu duzu eta eskaeraren behin-betiko laburpena agertuko zaizu. Laburpen hau inprimatzeko aukera ere baduzu eta oso gomendagarria da gainera. Zure eskaera “Nire eskaerak ikusi” helbidean topatuko duzu. Eskaera-zenbaki bat egotziko zaizu eta zenbaki hori gogoratu beharko duzu eskaerari buruzko edozein galdera egiteko.

4. Konfirmazioa mezu elektroniko bidez jasotzea

Eskaeraren laburpena bidaliko dizugu mezu elektroniko baten bidez.
Erosi dituzun produktuen artean liburu elektronikoren bat badago, bigarren mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta liburu elektronikoa deskargatu ahal izateko helbidea bidaliko dizugu han. Mezu hori jasotzen duzunetik, 72 orduko epea duzu liburu elektronikoak deskargatzeko. Epe hori pasa ondoren, ezin izango dituzu deskargatu.

Deskargatzerakoan arazorik baduzu, idatzi hurrengo helbidera: webmaster@elhuyar.com.

Eskaera egiterakoan zalantzak sortzen bazaizkizu bezeroari arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri:

+ 34 943363040 / eskaerak@elhuyar.com

Itzuli orriaren hasierara

Nabigazioa

Menu nagusia

Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Katalogoa

Logina

Pasahitza ahaztu zaizu?

Erregistratu gabe zaude?

Itzuli orriaren hasierara

Laguntza

Publizitatea


Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Estandarrak eta irisgarritasuna

Itzuli orriaren hasierara