
Liburu hau Espainiako Kontabilitate Plan Orokor berriari (2007ko azaroan onartutakoari) egokitutakoa da, ariketa eta bestelako ekarpen berriekin osatua datorrena, gainera. Ondarea eta balantzea, kontuak, kontabilitatearen euskarri materialak, kontabilitate-prozesua, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), izakinak, kobrantza-eskubidea, ordainketa-obligazioak, ibilgetuak, finantza-inbertsioak, pasiboak, eta beste zenbait gai landu dituzte egileek, erabat modu praktiko eta erabilgarrian, kontu-taula tolesgarria ahaztu gabe.


