Industria-enpresetako gaiak jorratuko zituen gida bat sortzeko helburuarekin sortutako obra da. Industria-enpresaren arloa oso zabala da, eta gai guztien ikuspegi orokor bat ematen eta gai guztiak lotzen saiatu dira egileak. Baina, bestalde, irakurlearen beharrak kontuan izanik, gai bakoitzari entitate propioa eman diote, irakurleak liburua gida moduan erabil dezan.