Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Edizioak 

Itzuli orriaren hasierara

Ia denaren historia labur bat

Ia denaren historia labur bat
Elhuyar Edizioak
Elhuyar
Liburua
Urtea:
2009
Tamaina:
11,5 x 22,5 cm
Orrialde kopurua:
454
ISBNa:
978-84-92457-08-3
Deskribapena
Best seller honen bidez Bill Brysonek zientziaren historiaren laburpen zoragarria eskaintzen digu, anekdota interesgarriez hornitua. Zientziaren hainbat arlo eta pertsonaia jorratzen ditu, modu entretenigarrian, eta 400 orrialde baino gehiagotan zientziaren historiaren inguruko bidaia liluragarri batean barneratzen du irakurlea.
Zalantzarik gabe, zientziaren dibulgazioan interesa duen edota gure munduaz jakin-mina duen ororentzat ezinbesteko obra dugu hau. Liburu honek Z-izpiak, Elhuyar Fundazioaren publiko orokorrarentzako dibulgazio-liburuen bilduma abiatzen du.

Iritziak

javier larrea
*****
Oso interresgarria eta benetan edonori aholkatzeko modukoa.Zorionak. Baina nire ustez baditu bi akats. Lehengoa letra oso txikia da eta ez da oso ondo irakurtzen eta orrialdeen erdiko aldean dagoena oso gaizki irakurtzen da liburua ez baita ondo zabaltzen. Bigarren akatsa, euskeraren aldetik "erratak"daude???. Badirudi ez da dela ondo irakurri inprimitu aurretik. Atera, arren, horrelako liburu gehiago.¡¡¡¡¡¡
Elhuyar Edizioak
*****
Eskerrak eman nahi dizkizugu zure iritzia emateagatik. Gainera, pozgarria da guretzat "Ia denaren historia labur bat" irakurriz gozatu izana. Euskararen aldetik erratak topatu eta horren berri ematea bihotzez eskertzen dizugu; atrebentzia ez bada, eskertuko genizuke identifikatuta dauzkazun errata horiek guri helaraztea hurrengo edizioetan zuzendu ditzagun. Kontuan hartuko ditugu zuk esandakoak. Mila esker.
Mikel Egaña Aranguren
*****
Oso liburu interesgarria eta erraztasunez irakurtzen dena, irakurtzen hasi berria banaiz ere. Eskerrik asko argitaratzeagatik. Hala ere, edizio aldetik akatsak daudela uste dut; 27. orrialdean, bigarren lerroaldean, "10-43" berreketa bat izan beharko litzateke, eta ez kenketa. Hau da, 10 ber minus 43 eta ez 10 ken 43. 26 eta 27 orrialdeen arteko lotura egiten duen esaldia ez da ondo ulertzen: ... non unibertso guretzatu horiek ia-ia erlijiosoak dira" " falta da esaldiaren hasieran, eta "dira" "diren"gatik ordeztu behar da? Ondo izan eta segi horrelako liburuak argitaratzen!
Elhuyar Edizioak
*****
Mikel, eskerrik asko zure iritziagatik eta baita ikusitako akatsetaz jakinarazteagatik. Liburuaren hurrengo ediziorako kontutan hartu eta zuzenduko ditugu.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria Leire Escajedo San Epifanio
Liburua
  • 14,73 € (15,50 €)Karritora sartu
  • *****
Biziaren sarea ehuntzen
Biziaren sarea ehuntzen Begoña Arrate Larrañaga
Liburua
  • 15,01 € (15,80 €)Karritora sartu
  • *****
Bi kulturak
Bi kulturak C.P.Snow. Itzultzailea eta atarikoa: Inaki Irazabalbeitia)
Liburua
  • 11,59 € (12,20 €)Karritora sartu
  • *****

Itzuli orriaren hasierara

Nabigazioa

Menu nagusia

Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Katalogoa

Logina

Pasahitza ahaztu zaizu?

Erregistratu gabe zaude?

Itzuli orriaren hasierara

Laguntza

Publizitatea

Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara