Giza anatomiako praktika-liburua. Lokomozio-aparatua
Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia eta Rafael Sarria
Elhuyar Fundazioa
Liburua
Urtea:
2010
Orrialde kopurua:
237
ISBNa:
978-84-92457-15-1
Agote Saria 2007
Deskribapena
Liburu honetan, lokomozio-aparatua aztertzeko, gorputza atal nagusietan banatu da: enborra, beheko gorputz-adarra, goiko gorputz-adarra, eta burua eta lepoa. Atal bakoitzean, mugimenduak egiteko behar diren osagai nagusiak aurkezten dira −hau da, eskeletoa, giltzadurak eta muskuluak−, sekuentzia berari jarraituz. Horrez gain, mugimenduarekin erlazionatutako egituren odoleztapena eta inerbazioa deskribatzen dira. Gainera, ikasleak egin behar duen beregaineko lana errazteko eta kontzeptu anatomikoak argitzeko, benetako hezurren argazkiekin, irudi eskematikoekin eta giltzadura eta muskuluen taulekin aberastu da liburua.