
Gizarte-hezkuntzaren errealitatea ezagutzea ezinbesteko zeregina dute beren lan profesionala pedagogo, soziologo… moduan garatzen dutenek. Lan horretarako funtsezkoak dira hezkuntza-errealitateari buruzko ikerketak. Era berean, ingurune horretan esku-hartze bat diseinatu behar bada edota esku-hartze baten ondoriozko emaitzen balorazioa egin behar bada, nahitaezkoa da errealitatea ondo ezagutzea. Gizarte-hezkuntzaren errealitatea aztertu eta ezagutzeko, ikerketa eta esku-hartze pedagogikoko metodoak eta teknikak ezagutu behar dira. Teknika horien artean, betebehar garrantzitsua dute errealitate sozialetik zein hezkuntzakotik bildutako datuen analisiarekin lotura dutenek. Hori dela eta, gizarte-zientzietako ikasleek ezinbestekoa izango dute datuen analisiak egiteko tekniken erabileran konpetentzia izatea.
Testu hau erreferentea da gizarte-zientzietako ikerketan, datuen analisiei buruzko ikasgaietarako, eta euskarri didaktiko izateko prestatua dago. Testuan, gizarte-zientzietako esparruan estatistikaren erabilera eta aplikazioei buruzko ikuspegi zabala ematen da. Estatistika tresna laguntzailea, baliagarria eta ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den, izan den edo izango den jakiteko.
Liburuan zehar adibide asko erabiliko ditugu. Batzuen kalkuluak eskuz egin ditugu, beste asko SPSS erabiliz. Hemen dituzu SPSS datu-fitxategi hauek:
ADIBIDE.SAV / ADIBIDE2.SAV / ANOVA.SAV / HIKARRA.SAV /REGLIN.SAV / REGRESIO.SAV / TTESTPAR.SAV / VIKI.SAV / LIBURU.SAV


