Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Edizioak 

Itzuli orriaren hasierara

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria - 2013ko maiatza

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria - 2013ko maiatza
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Aldizkaria
Urtea:
2013
Tamaina:
21 x 27 cm
ISBN digitala:
ISSN 2255-4998
Deskribapena
MERKURIO: espero ez bezalako planeta

Garai batean, astronomoek uste zuten Merkuriok beti alde bera erakusten ziola Eguzkiari, baina ez da horrela. Uste zuten beste planetek duten bezalako "ohiko" orbita bat zuela, baina ez du. Astronomoek uste izan dute ez duela eremu magnetikorik, baina badu eremu magnetikoa, asimetrikoa gainera. Orain, NASAko Messenger zunda ari da Merkurio ikertzen; zunda bidali zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zelako hipotesiarekin, baina emaitzek erakusten dute ez duela antz handirik.

Beste artikulu hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren maiatzeko zenbakian:


Elkarrizketa: TXEMA PITARKE, Elhuyarreko lehendakaria
. Txema Pitarke Elhuyar Fundazioko lehendakari berria da. Elkarrizketan, Elhuyarren duen arduraz ez ezik, nanoGUNEn egiten dituen lanei buruz ere hitz egin du. Hain zuzen, nanoGUNEko zuzendari nagusia da, baina ez du ikerketa alboratu, eta nanozientzian ikertzen jarraitzen du. Osagai funtzionalak, muga lausoetan. Asko dira osasuna edo itxura ia mirariz hobetzea agintzen duten elikagaiak eta edergintzako produktuak. Dirudienez, etiketei buruz gaur egun indarrean dauden araudiek ez dituzte asebetetzen ez ekoizleak ez kontsumitzaileak, ezta ikertzaileak ere. Google gaiztotzen. Enpresa erraldoia izan arren, jator-fama izan du hasieratik Googlek: garaje batean bi lagunen artean sortua, software librearen erabiltzaile eta laguntzailea, protokolo irekien bultzatzailea... Baina azkenaldian edozein multinazionalen diruzalekeriaz betetako jokaera erakusten ari da, eta, poliki-poliki, irudi on hori galtzen ari da. James Croll-en izotz-aroak. James Croll ez zuen inork ezagutzen, baina 1860ko hamarkadaren hasieran, garaiko zientzialari puntakoenak zur eta lur utzi zituen. Inoiz izotz-arorik existitu zen eztabaida betean zegoen garaian, Crollek zioen hainbat izan zirela Lurraren orbitaren aldaketa ziklikoen eraginez. Glasgowko Anderson’s Institutionen lan egiten zuen Crollek; atezaina zen. ANALISIA: Pankreako minbiziaren diagnostikoa EHUko Medikuntza saileko MARTA HERREROS doktorearen analisia.

CAF-ELHUYAR SARIAK:

  • Galaxiek topo egiten dutenean. Artikulu irabazlea, dibulgazio-artikulu orokorren kategorian. Miguel Querejeta astronomo gazteak galaxien arteko topaketei buruz idatzi du. Ehunka milioi urte irauten dutenez ezin da haien eboluzioa jarraitu. Baina simulazioek erakusten dute ikuskizun paregabeak direla: batzuetan, dantza motela osatzen dute, eta beste askotan, elkarketa bortitzak dira, galaxien egitura guztiz eraldatzen dutenak.
  • Ijitoen jatorria DNAn islatuta. Isabel Mendizabal genetikariak artikulu honekin irabazi du CAF-Elhuyar 2012, egilearen tesian oinarritutako lanen kategorian. Europako erromanien jatorria genetikaren bidez aztertu du Mendizabalek, erromaniekin inoiz egin den ikerketa genetikorik handienean.

Ikus gai guztiak


Gainera, ale digitala erosteaz gain, badituzu beste aukera hauek eskura:

 

  • 3,50 €Laguntza PDF ErosiKarritora sartu
  • *****
Itzuli orriaren hasierara

Nabigazioa

Menu nagusia

Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Katalogoa

Logina

Pasahitza ahaztu zaizu?

Erregistratu gabe zaude?

Itzuli orriaren hasierara

Laguntza

Publizitatea


Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Estandarrak eta irisgarritasuna

Itzuli orriaren hasierara