
Garai batean, astronomoek uste zuten Merkuriok beti alde bera erakusten ziola Eguzkiari, baina ez da horrela. Uste zuten beste planetek duten bezalako "ohiko" orbita bat zuela, baina ez du. Astronomoek uste izan dute ez duela eremu magnetikorik, baina badu eremu magnetikoa, asimetrikoa gainera. Orain, NASAko Messenger zunda ari da Merkurio ikertzen; zunda bidali zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zelako hipotesiarekin, baina emaitzek erakusten dute ez duela antz handirik.
Beste artikulu hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren maiatzeko zenbakian:
Elkarrizketa: TXEMA PITARKE, Elhuyarreko lehendakaria. Txema Pitarke Elhuyar Fundazioko lehendakari berria da. Elkarrizketan, Elhuyarren duen arduraz ez ezik, nanoGUNEn egiten dituen lanei buruz ere hitz egin du. Hain zuzen, nanoGUNEko zuzendari nagusia da, baina ez du ikerketa alboratu, eta nanozientzian ikertzen jarraitzen du. Osagai funtzionalak, muga lausoetan. Asko dira osasuna edo itxura ia mirariz hobetzea agintzen duten elikagaiak eta edergintzako produktuak. Dirudienez, etiketei buruz gaur egun indarrean dauden araudiek ez dituzte asebetetzen ez ekoizleak ez kontsumitzaileak, ezta ikertzaileak ere. Google gaiztotzen. Enpresa erraldoia izan arren, jator-fama izan du hasieratik Googlek: garaje batean bi lagunen artean sortua, software librearen erabiltzaile eta laguntzailea, protokolo irekien bultzatzailea... Baina azkenaldian edozein multinazionalen diruzalekeriaz betetako jokaera erakusten ari da, eta, poliki-poliki, irudi on hori galtzen ari da. James Croll-en izotz-aroak. James Croll ez zuen inork ezagutzen, baina 1860ko hamarkadaren hasieran, garaiko zientzialari puntakoenak zur eta lur utzi zituen. Inoiz izotz-arorik existitu zen eztabaida betean zegoen garaian, Crollek zioen hainbat izan zirela Lurraren orbitaren aldaketa ziklikoen eraginez. Glasgowko Anderson’s Institutionen lan egiten zuen Crollek; atezaina zen. ANALISIA: Pankreako minbiziaren diagnostikoa EHUko Medikuntza saileko MARTA HERREROS doktorearen analisia.
CAF-ELHUYAR SARIAK:
Gainera, ale digitala erosteaz gain, badituzu beste aukera hauek eskura:
PDF Erosi