
Hiztegi hau hezkuntza-prozesuan diharduen ikasleari begira egin da eta 28.200 hiztegi-unitate, 38.593 adiera eta 17.500 adibide biltzen ditu. Gainera, hiztegi-artikuluak eduki berriz hornitu dira argitalpen honetan: ohiko kategoria, definizio, adibide eta oharrez gain, 10.700 sinonimo eta antonimo, 900 gramatika-ohar eta irudiz edo gramatika-taulaz osatutako 518 hiztegi-unitate jasotzen ditu hiztegiak. Obra honek, amaieran, aditz-taulak eta deklinabide-taulak biltzen dituen eranskina eta munduko estatuen izenak, hiriburuen izenak eta herritarren izenak jasotzen dituen eranskina ere baditu.
Gutxieneko ezaugarriak: Java 1.5 eta Firefox instalatuta izatea. (Firefox ez da beharrezkoa izango azken bertsioan). Java ondo exekutatzeko gai den edozein ordenagailuk balio du. 512 MB RAM.
| Android: Deskargatu doan demoa |
![]() | iPhone: Deskargatu doan demoa |


