
Eguzki-Sistema horma-irudia:
Astronomoen Nazioarteko Batasunak planeta eta planeta nanoen ezaugarriak zeintzuk diren erabaki zituen 2006ko abuztuaren bukaeran. Orain, zortzi planeta ditu gure Eguzki-sistemak (Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno), eta lau planeta nano (Ceres, Pluton, Karon eta Eris). bide horretatik Elhuyar Fundazioak Astronomoen Nazioarteko Batasunak hartutako erabakiak kontuan hartzen dituen eguzki-sistemaren horma-irudi berritua kaleratu du. Horma-irudiak planeta eta planeta nano bakoitzaren hainbat datu ematen ditu: satelite kopurua, diametroa, masa, dentsitatea, errotazioa, eguzkitik hara dagoen distantzia, argiak Eguzkitik hara iristeko behar duen denbora, eremu magnetikoa duen ala ez eta eraztuna duen ala ez. Eskalari ere garrantzi berezia eman zaio, eta horregatik, horma-irudiaren behealdean bigarren eguzki-sistema bat irudikatu da, non Eguzkirako distantziaren arabera daude kokatuta planetak eta planeta nanoak, eta elkarrekiko duten tamaina erlatiboa ere erakusten da.


