Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza
Komunikabideetan

 

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek elkarrekin antolatuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Komunikabideetan izeneko mintegia egingo da Donostiako Kursaal eraikinean urriaren 14an. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza ere badu.
Jardunaldian, Euskal Herriko komunikabideek alor honetan egiten duten lana emango da ezagutzera, eta gure inguru hurbileko eta Europako Batasuneko ekimenak ere azalduko dira.

 

Nori dago zuzendua?

Hizkuntza:

Mintegia euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. Aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da.


Izen-ematea doan da:
laborategia@elhuyar.com edo 943363040 telefonoa (Izaro Aizpurua)

 

Egitaraua

 

 

 

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonalak “KOLABORATZAILEAK” fitxategian sartuta daudela aitortzen dugu. Horren helburua da elkarlana sustatzea, ikerketen eta zientzia-dibulgazioaren berri ematea eta euskararen normalizazioa bultzatzea. Datu horiek mailing-ak egiteko enpresek erabili ahal izango dituzte. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratu dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu. Fitxategi horien erantzulea ELHUYAR FUNDAZIOA bera da, eta, nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak balia ditzakezu; horretarako, eskaera bat bidali behar duzu datuensegurtasuna@elhuyar.com helbidera.