2010/5/3
Gaur jarri da martxan Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa, DIPCren 10. urteurreneko ospakizunak direla.
Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia ere guztiz librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologia, esperimentuak… Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egindako bideoak onartuko ditugu eta bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute.
Bideoak aurkezteko epea maiatzaren 3tik urriaren 15era arte dago zabalik, eta bideo onenek sari hauek lortuko dituzte:
1. saria: 3.000 €
2. saria: 2.000 €
3. saria: 1.000 €
Lehiaketan izena emateko, beste bideo batzuk ikusteko edo lehiaketari buruzko informazio gehiago lortzeko: www.onzientzia.tv
Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Avertissement legal | Plan du site
Diseinua: Blanco