Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Retour en haut de la page

Salle de presse

2009/9/28

Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratiarentzat ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioak bihar ekingo dio denboraldi berriari, hamalaugarrenari. Saioa Guillermo Roa kimikariak gidatuko du, Elhuyar Zientziaren Komunikazioa saileko kideen babesarekin, eta asteartero emitituko dute, 21:00etan (igandeetan, 22:00etan, errepikapena emango dute). Denboraldi berriaren nobedadeen artean, azpimarratu beharra dago kolaboratzaile berriak izango dituela programak, tartean Álvaro Aragón historialaria eta Jabi Asurmendi informatikaria.

Hain zuzen ere, Asurmendi izango da Norteko Ferrokarrillaren biharko saioaren gonbidatu nagusia. Ilargira iritsi zen Apollo programari buruz hitz egingo du, erabili zuten ordenagailuaren ikuspuntutik. Asurmendik gaur egungo ordenagailuekin konparatuko du Apollo misioaren ordenagailu txikia, eta azalduko du zertarako erabili zuten eta zer arazo eman zituen.

Bestalde, astero emititzen diren programak http://norteko.elhuyar.org webgunean egongo dira eskuragarri, mp3 formatuan, nahi duenarentzat. Asteroko emisioez gain, azken urteetan ekoitzitako erreportajeak ere aurkituko ditu erabiltzaileak webgune horretan.

*Argazkian: Guillermo Roa, Norteko Ferrokarrilla programaren gidaria.

Informazio gehiago:
Rakel Lopez Marketin Saila Elhuyar Fundazioa tel.: (+0034) 943363040 r.lopez@elhuyar.com

Images

PO27-Guillermo-Roa.jpg
160 KB
 
Retour en haut de la page

Bulletin

Souhaitez-vous recevoir des nouvelles d'Elhuyar?

Retour en haut de la page
Devenez membre
Ia denaren historia labur bat
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Armix max mix
ON zientzia
Itzulterm

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Avertissement legal | Plan du site

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Retour en haut de la page