RSSek XML formatua erabiltzen dute. Horren bitartez, maiztasun handiz berritzen diren webguneen informazioa zabaltzen da beste webgunee edo programa batzuetara. Horri sindikatzea esaten zaio.
Teknologia horretaz baliatzeko, albisteen bilatzaileak edo news aggregator izeneko programak erabiltzen dira. Ordenagailuan bertan instalatuta edo web bidez erabil daitezke, eta plataforma guztietan izaten dira halakoak.
Hona erabil daitezken zenbait aplikazio: Alesti, Bloglines, Google Reader...