Itzuli orriaren hasierara

Publizitatea

Elhuyarren publizitate-euskarriak eskura

Elhuyar Fundazioaren xedeak bi ardatz nagusi ditu: alde batetik, zientzia eta teknologia gizarteratzea, eta bestetik, euskararen garapena bultzatzea. Laburbilduz, bi dira Elhuyarren ardatzak: batetik, zientzia eta bestetik, euskara.

Hainbat publizitate-euskarri eskaintzen ditu Elhuyarrek eta guztiak bi ardatz nagusi horien arabera sailka daitezke. Beraz, bi multzotan sailkatuko ditugu euskarriak: batetik, euskararen garapena bultzatzeko euskarriak eta bestetik, zientziaren komunikaziorako euskarriak.

Euskara garatzeko euskarriak:

Multzo honetan Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuen webgunea dugu.

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak webgunea

Webgune hori 2008ko uztailean sortu zen eta euskara garatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta –zerbitzu ugari eskaintzen dizkio erabiltzaileari, besteak beste itzulpengintza-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak. Hiztegi-kontsulta eleanitza (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) ere eskuragarri dago, edonork erabiltzeko moduan. Webgune erabilgarria da euskara lan-tresna bezala erabiltzen duen edonorentzat, euskara ikasten ari direnentzat, hizkuntzalarientzat, hizkuntza-teknologiak ikertzen dihardutenentzat edo euskara teknikoa erabiltzen dutenentzat.

Ikus Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuen webgunean publizitatea sartzeari buruzko informazio gehiago.

Zientziaren komunikaziorako euskarriak:

Hainbat euskarri daude multzo honetan: papera, Internet, irratia edo telebista.

Paperean:
Interneten:
Irratian:
Telebistan:

Zergatik erabili Elhuyarren euskarriak?

  • Publiko mota askorengana irits gaitezkeelako: Elhuyarren bi ardatz nagusiak —zientzia eta euskara— oinarritzat hartuta, erabiltzaile mota askorengana iristen dira gure euskarriak: gaztetxoak, DBHko ikasle eta irakasleak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, zientzia-gaietan interesa dutenak, zientzia-gaietako adituak, ikerlariak, euskararekin lotutako gaietan interesa dutenak, hizkuntzalariak, hizkuntza-teknologiei buruzko adituak…
  • Paperean, Interneten, irratian eta telebistan sar dezakezulako publizitatea.
  • Eskarmentua eta izen ona ditugulako: Elhuyar ez da hasiberria zientziaren dibulgazioan, ezta euskararen garapenean ere. Duela 34 urte ekin zion zientziaren dibulgazio-lanari eta gure seriotasuna bermatzen du harrez gero egindako lanak.

* Eskaintzak neurrira egiten ditugu.

Harremanetarako

Izaro Aizpurua
i.aizpurua@elhuyar.com
tel.: (+0034) 943363040
Itzuli orriaren hasierara
facebook twitter

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara