Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Prentsa-aretoa

Iritsi dira lehen 50 zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara

2010/7/5

Ostiralean iritsi dira lehenengo 50 gazteak Aiako Harriko Parke Naturaleko Arritxulo aterpetxera, Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuez gozatzera.

Paraje eder horretan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteen talde horrek esperimentu, tailer, irteera eta bestelako ekintza askotan parte hartzeko aukera izango du astebetez, uztailaren 7ra arte hain zuzen. Ondoren, adin bereko beste talde bat iritsiko da uztailaren 8tik 14ra. 14 eta 16 urte bitarteko talde batek osatuko du azken txanda, uztailaren 21era arte. Uda honetan, guztira, 150 gaztek parte hartuko dute Zientzia Udalekuetan.

Gainera, gurasoek beren seme-alaben abenturak egunez egun jarraitzeko aukera izango dute, Zientzia Udalekuen webgunean dagoen blog-aren bitartez: http://udalekuak.elhuyar.org

Informazio gehiago:
Rakel Lopez Marketin Saila Elhuyar Fundazioa tel.: (+0034) 943363040 r.lopez@elhuyar.com

Irudiak

PO65-zientzia-udalekuak.jpg
1,20 MB
 
Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara Izan bazkide
Inkesta

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara