Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Prentsa-aretoa

Elorrio Institutuko 3 ikasle, Teknoskopioa ideia-lehiaketako 1. faseko irabazle

2010/2/12

Elorrio Institutuko 4. mailako ikasle-talde batek ordenagailu ultraeramangarri bana eraman dute

Lehiaketako 2. fasea ere martxan da eta martxoaren 31ra arte iraungo du.

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketa. Urtarrilaren 31n amaitu zen 2009-2010eko lehiaketaren lehen fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 4. mailako ikasle Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga, “Darwinen oroitzapena Elorrion”, izan da irabazle. Ordenagailu ultraeramangarri bana jaso dute hiru taldekideek.

Lehenengo fasean parte hartzeko aukera galdu zuten ikasleek edota parte hartuta ere irabazle izan ez zirenek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 2. fasean dute parte hartzeko aukera. Otsailaren 1ean abiatuko da fase berria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko dituzte blogak. Darwinen giza eboluzioari buruzko teoriaz beste teoria batzuk aztertzea izango dute eginkizun.

Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat da lehiaketa, eta aurtengoak seigarren edizioa du. Gainera, hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du, 3 fasetan banatuta —2009ko abendutik 2010eko maiatzera —. Parte-hartzaileei fase bakoitzera edo lehiaketa osora apuntatzeko aukera emango zaie. Fase bakoitzean blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute.

Ideia-lehiaketa honi buruzko informazio guztia www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Bertan, lehiaketaren xehetasunak aurkitzeaz gain, antolatzaileek gaiari buruz prestatutako material didaktiko osagarria dute eskuragarri parte-hartzaileek. Aurreko edizioetako probak ere ikus daitezke.

Informazio gehiago:
Rakel Lopez Marketin Saila Elhuyar Fundazioa tel.: (+0034) 943363040 r.lopez@elhuyar.com

Irudiak

Teknoskopioa lehiaketako 1.faseko irabazleak, bere irakasle Miren Bustingorrirekin
84 KB
 
Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara Izan bazkide
Inkesta

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara