Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Prentsa-aretoa

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

2010/9/8

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren edizioa argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak. 18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasotzen ditu. Ikasle, irakasle, kazetari, eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi duen edonorentzat da egokia obra hau. Euskarazko sinonimo eta antonimoez gain, honako eduki hauek ere jasotzen ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez hornituak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera eguneratua eta moldatua dago hiztegi hau.

Hiztegiaren prezioa 19,50 € da eta dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta Elhuyarren dendan.

Elhuyar Fundazioa eta hiztegigintza
Elhuyar Fundazioaren helburuetako bat da euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Helburu horri tinko eutsiz, urteak daramatza hiztegigintzan lan egiten, eta hiztegi-sorta gero eta handiagoa osatzen. Elhuyar Fundazioak plazaratzen dituen hiztegi guztien koherentziari eustearren, datu-base bat sortu zuen duela urte batzuk, argitaratzen dituen hiztegi guztiek datu-base bera izan dezaten oinarri. Elhuyar Fundazioak hiztegi elebakarrak, elebidunak eta teknikoak argitaratu ditu orain arte, zenbait formatutan (liburua, CD-ROMa eta Internet); besteak beste, hauek: Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelarnia/castellano-vasco) Elhuyar dictionary/hiztegia, Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, Euskal Hiztegi Modernoa, Elhuyar Ikaslearen Hiztegia...

Informazio gehiago:
Rakel Lopez Marketin Saila Elhuyar Fundazioa tel.: (+0034) 943363040 r.lopez@elhuyar.com

Irudiak

PO68-Elhuyar-Sinonimoen-Kutxa.jpg
40 KB
 
Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara Izan bazkide
Inkesta

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara