Itzuli orriaren hasierara

Zientzia

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko, haiekiko jakin-mina sortzeko eta kultura zientifikoa sustatzeko egiten dugu lan.

Ikusi gehiago

Hizkuntza eta Teknologia

Hizkuntzan eta haren teknologietan adituak gara, eta, zerbitzu, baliabide eta teknologien oinarri, I+Gko unitate bat dugu.

Ikusi gehiago

Komunikazioa

Zientzian eta teknologian espezializatutako komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokituta betiere:
prentsa-bulegoak, nazioarteratze-zerbitzuak, komunikazio-kanpainak, ikus-entzunezkoak…

Ikusi gehiago

Aholkularitza

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2014/04/02
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneetako edukia entzuteko teknologia garatu du

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute berriki. Teknologia hori aplikatu da dagoeneko Elhuyar Aldizkariko webgunean eta zientzia.net-en. Horiek horrela, erabiltzaileek aukera izango dute webgune horietako edukiak euskaraz molde naturalean entzuteko.

Ahots-teknologietan gaur egun lortu den aurrerapen-maila teknologiaren eta hizkuntzaren araberakoa da. Nahiz eta ahots-ezagutzan oraindik badagoen zer hobetua hizkuntza guztietan, ahotsaren sorkuntza naturalean oso emaitza onak lortzen dira; baita euskararentzat ere. “Aholabek oso kalitate oneko ahots sintetiko neutroa lortu du euskararako, aplikazioetan erabiltzeko modukoa”, adierazi du Igor Leturiak Elhuyarreko ikertzaileak. Horregatik, Aholabekin elkarlanean, Elhuyarrek Aholab-en ahots sintetikoa webguneetan integratzeko teknologia hau garatu du, eta Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.net webguneetan aplikatu.


Ikusi gehiago
2014/03/13
LANGUNEk Josu Walińo Elhuyarreko kidea lehendakari izatea berretsi zuen atzoko Asanblada Orokorrean
LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Elkartea Euskal Herrian) V. Asanblada egin zuen atzo Donostiako Miramon Parke Teknologikoan. Asanblada orokorrean zuzendaritza batzordea berritu eta Josu Waliño Elhuyarreko kidea lehendakari gisa berresteaz gain, datozen hiru urtetako Plan Estrategikoa aurkeztu zuten: 2017a bitartean, Laguneneren erronka nagusia hizkuntza-industriak Euskadiko sektore estrategiko bihurtzea izango delarik. Helburua da hiru erronka handiri erantzuna ematea industria-sektore honen barnean: enpresetan eleaniztasunaren kudeaketa sustatzea, hizkuntza-teknologiak bultzatzea espezializazio adimenduna lortzeko eta Euskadi beste hizkuntza gutxitu batzuentzako eredu gisa proiektatzea.

Jardunaldiare amaieran Antoni Mir Clusterlingua Hizkuntza Industrien Kluster Katalanaren zuzendariak eta Iris Cordoba Madrid Plataforma del Español sarearen zuzendariak hitzaldia eman zuten. Gaur aldiz, Elhuyarren izan dira eta gure jardunaren berri zuzenean jasotzeko aukera izan dute.
Ikusi gehiago
2014/01/09
“Iraultza txikien lekukoak” atal berria sortu du Elhuyar aldizkariak
Elkarrizketa formatua izango du, eta elkarrizketatuen ustekabeko eta itxaropen zientifikoak izango dira mintzagaia

Urte berriarekin bat, atal berri bati hasiera emango dio Elhuyar aldizkariak. “Iraultza txikien lekukoak” du izena, eta, gertuko zein urruneko zientzialariak izango dira atalaren protagonistak. Zehazki, zientzialari horien ustekabekoak eta itxaropenak. Hain zuzen ere, lekukotza emateko eskatuko zaie, eta kontatzeko lanean hasi zirenetik zerk txunditu dituen gehien, eta baita ere zer aurkikuntzaren lekuko izan nahiko luketen lan egiteari utzi aurretik.

Elkarrizketa formatua izango du atalak, eta, galderak bi eta berak izango dira guztientzat: 1. Zerk harritu, asaldatu edo txunditu zaitu gehien, lanean hasi zinenetik?; eta, 2. Zer iraultzaren edo aurkikuntzaren lekuko izan nahiko zenuke, zure ibilbidean zehar?

Lehen lekukoa etxean bertan bilatu du Elhuyar aldizkariak: Txema Pitarke fisikaria, CIC nanoGUNE ikerketa-zentroko zuzendaria eta Elhuyarreko lehendakaria. Urtarrileko zenbakian jaso du Pitarkeren lekukotza, eta haren atzetik etorriko dira beste asko.

Aldizkariaren erredakzio-taldeak proposatu ditu lehen lekukoak, baina, irakurleak ere gonbidatu ditu jakin-mina pizten dieten zientzialarien izenak proposatzera lekuko izateko. Posta elektroniko bidez egin ditzakete proposamenak, edo sare sozialak erabiliaz.

Ikusi gehiago
2013/12/20
Gipuzkoa APPs 2013 sarietan, sari berezia ZTHren Android eta iOS plataformetarako bertsioak
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur banatu ditu Gipuzkoa APPs 2013 Sariak, eta, besteak beste, Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegiaren Android eta iOS plataformetarako bertsioak irabazi du sari berezia. Sari hori euskara sustatzen egiten duen ekarpenagatik eman diote. Orain hilabete hiztegiak.elhuyar.org webgunea izan zen saritua, orduan ere euskararen erabilera sustatzen egindako ekarpenagatik. Orduko horretan Diario Vasco egunkarian emandakoa zen saria.
2013/11/29
Euskararen erabilera sustatzen duen webgune onena, hiztegiak.elhuyar.org

Hori erabaki du Diario Vasco egunkariak banatzen dituen sarietako epaimahaiak, eta atzo jaso genuen saria Irungo Ficoba aretoan egindako ekitaldian. Euskararen erabilera sustatzeko webgune onenen kategorian gurekin batera finalista izan dira “Ahozko hizkuntza lantzeko txartelak” eta “Ordizia euskaraz” webguneak. Azkenean, ordea, epaimahaiak hiztegiak.elhuyar.org webguneak hizkuntzaren normalizazioari egindako ekarpena baloratu zuen. Antton Gurrutxagak, Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioaren zuzendari teknikoak, lantalde osoa izan zuen gogoan saria jasotzean: bai informatikari taldea bai hizkuntzalari taldea.

Itzuli orriaren hasierara
facebook twitter
Elhuyar Edizioak

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara